inprimatu
Bishente arrantzalia
Izenburua:
Bishente arrantzalia
Sinadura:
Berroa, Alejandro D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berroa, Alejandro

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
73.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bishente arrantzalia

 

Berroa, Alejandro D.

 

 Buruba makur, kai puntan zegon

 Bishenta goitiz kaltia,

 argati, galde egin niyon nik,

 zertan zegon ain tristia;

 erantzun ziran ¡A... gizajoa!

 ill zitzaidan emaztia;

 olatu oiek semea ito,

 ausa da bakar ustia.

 

 Alaitu zaite, esan niyon ta,

 konta naskitzu chit denak,

 arrantzaliak itsas non legor

 igarotzen ditubenak,

 zeren urteak erakutsirik

 zugan aspaldiz daudenak,

 arrantzak ditun eskasiyak nun

 negar-garrizko bai-penak.

 

 Esango diyot arrantzalien

 bizi modu nar ber-bera;

 umetandikan, aitondu arte,

 penagarrizko aukera,

 oso gasterik irtetzen da bai...

 itsas olatu gañera;

 eta zartuba okertu arren,

 itsasoan du lantera.

 

 Galtza chikiyak jantsi bezin leen,

 jator joaten da chalupan,

 gizon egiñik, trebeturikan,

 aita maitean onduan;

 aintzat ezda ez, leku oberik,

 zeru aspiko munduban;

 chalupa eta arrantza ditu

 gau eta egun buruban.

 

 ¡O bai... arrantza, negar garrizko

 lantegi charren izena;

 dirubaz beñe ordaintzen ezdan

 arriskubetako lana,

 galerna beran bildurrak beti,

 ikara sartzen dubena;

 eta beñere asetzen ezdan

 ¡itsas gosetzen barrena!

 

 Gaubaren erdi illun otzian

 irtengo dezu "kalara";

 andre maitea utsirik legun,

 semean lagun batera;

 ezdaki berak irichiko den

 biurtuko dan echera;

 bere biotzak sentitu arren

 ¡eriotzaren bidera!

 

 Uda berrian bokartaketa

 dizdigarrizko zardiña;

 legoratarrari ekartzen diyo,

 egiñik ark, alegiña;

 bere echera eramaten du

 gosia illtzeko diña;

 jayotandikan zartura arte,

 artan oi dizu chit griña.

 

 Ala guztiz bai... alai ager da,

 arrantzalien biziya;

 ¡Jaunak goitikan bigaltzen diyo

 gizajoari graziya!

 fedetsuba du relijiyoan

 aberats guda guziya;

 fedea, eta ezperantza du,

 ¡bere kuntuncho guriya!

 

 Samintasunez betea oso

 egiya urrun ausoan;

 erre nairikan udaran eta

 jelatu bearrik neguan;

 zerbaitgatikan Jesus maiteak...

 berenganatu zituan,

 apostoltzako gizon jatorrak,

 ¡arrantzaliak munduan!

 


inprimatu