inprimatu
Bertsolaririk aditu gabe
Izenburua:
Bertsolaririk aditu gabe
Sinadura:
Berro, M.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berro, M.E

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
844.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertsolaririk aditu gabe

 

Berro, M.E.

 

 Bertsolaririk aditu gabe

 luzaz egon baita Aldude;

 errezibitu nahi zituzten

 guk egin gineen galde;

 erantzunean aldudar gaztek

 erakutsi zuten fede,

 «lanean parte hartzeko ere

 nahi baduzue prest gaude».

 

 Ekain guzian bai euskarari

 oihu egiteagatik,

 Ezponda eta Xanpun gintuen

 etorriak Lapurditik;

 Xalbador, Alkat, Arrosagarai

 Mendiburu Nafarrotik,

 Mendizabal ta Olalde aldiz

 Itsasondo ta Zestutik.

 

 Zuek, Olalde ta Mendizabal

 Alduden izan zirezte,

 Hego aldean entzule frango

 hemen nehoiz ez da hainbeste;

 zenbatetaino ongi kantatu

 duzin jendek badakite,

 pilota leku hura osoan

 errexki litaike bete.

 

 Lehen aldikotz, kantaturikan

 zuek biok Nafarroan,

 orroitzapen bat goxoa sartu

 da Aldudarren gogoan,

 zortzi koblari heien artean

 gaztenak zineztelakoan,

 ahots finaren entzuteak e

 man gaitu bozkariotan.

 

 Bertsolariak zirezte eta

 dohain ederraren jabe,

 lenago ere ez zinaizketen

 horren lantzeko herabe;

 bertsolaritza nola maitatu

 zuen idurikoak gabe,

 Ipar alderat noiz etorriko

 zinezten berriz zai gaude.

 

 Gipuzkoatik Aldude urrun

 delakotz zuen arrangura,

 zen joaitea, berandu gabe

 muga tzar hura pasatzera,

 deliberatzen duzuenean

 jitea gure herri aldera,

 ez gibelerat itzuli sartu

 gabe «Lakaren» etxera.

 

 Ahal bezala ene moldean

 nahi zintuztetan goretsi,

 lanari esker hobetzen da ta

 txalo dezute merezi,

 berriz ikusi ez ziuztetano

 bihotzetik diot: «goraintzi»

 bertze aldi bat artio eta

 bertsolaritza ez utzi.

 


inprimatu