inprimatu
Gurasoei esker onez
Izenburua:
Gurasoei esker onez
Sinadura:
Berria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
952.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gurasoei esker onez

 

(Berria)

 

 1

 

 Aitatu nahi nituzke

 nere gurasoak

 sendi giro goxoan

 diran erasoak.

 Aurtzaroko zerua,

 egun erosoak

 maitasun ingurua

 ta amets goxoak

 

 2

 

 Nerekin bederatzi

 gara senideak

 urratuz goazenak

 munduko bideak.

 Danok goxatzen gaitu

 maitasun aideak

 gurasoen biotzen

 eskeintza libreak.

 

 3

 

 Bederatzietatik

 gure aita amak

 ogeita bat illoba

 dituzte izanak

 beraien goxo billa

 maiz biltzen diranak.

 Munduan zorion au

 bai al dute danak?

 

 4

 

 Aitak irurogeita

 amair'urte laister,

 Amak berriz amaika

 al banitza azter.

 Nekea izan dute

 eskubi ta ezker

 bertsuon bidez bioi

 milla bana esker.

 

 5

 

 Santo Tomasez Amak,

 Aitak kandelariz

 ezin asper urtero

 zoriontzen ariz

 aurten ere bildu nai

 genduke opariz.

 Oxala onelaxe

 beste eun bat aldiz!

 

 6

 

 Ezkonduta anaia

 ait'amen etxean

 bi mutil koskor argi

 euren babesean

 pakean bizi dira

 gutxiren antzean

 onek sortzen du poza

 nere biotzean.

 

 7

 

 Aurtzaroko garaiak

 gogoan dauzkat nik

 etzitzaigun eskastu

 maitasun laztanik

 zigorra ere iñoiz

 ez da zer esanik

 arritzekoa al da

 ainbeste izanik?

 

 8

 

 Naigabe frango eman

 dizuet bizitzan

 alare danak jasan

 dituzue ditxan

 ez bagara osatu

 nai zenduen gisan

 guraso onak, ez da

 zuen erruz izan.

 

 9

 

 Ez gara aundi diruz

 ezta ere sonez

 baña, bai maitasunez

 lenago nionez.

 Bertsuok egin ditut

 pentsatzen egonez

 guraso maiteentzat

 nere esker onez.

 


inprimatu