inprimatu
Artzaingoa
Izenburua:
Artzaingoa
Sinadura:
Berjes, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berjes, Joanes

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
625.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaingoa

 

Berges, Joanes

 

 Ez naiz handietarik gizonen artean,

 Hurrun bakharrik nago mendien gainean,

 Arthaldetto bat daukat han nere menean,

 Harekin bizi bainaiz gostu ederrean.

 

 Asko dira menturaz nitaz urrikaltzen,

 Atsegin zoro batzuz ez bainaiz gozatzen.

 Urrikari hek dauzkat orai eta lehen;

 Bakearen gozoa ez dakite zer den!

 

 Mundupean duenak higatzen bizia,

 Ardura du berekin izaten hauzia,

 Bakhea jendetarik urrun igorria,

 Handik khendurik dago mendian jarria.

 

 Artizarra zeruan agertzen denean,

 Goiti noha ni ere harekin batean;

 Sartzera egiten du ilhun naharrean,

 Ni ere itzuktzen naiz omore onean.

 

 Choriak eder dira khantari mendian;

 Begira egoten naiz hekier lorian.

 Bazter guzietarik khantuz daudenean,

 Ni nola nindagoke ilhun bihotzean.

 

 Menditik zoin den eder goizetan argia!

 Bozkariotan nago maiz hari goardia,

 Ohepean hagoen, hiritar nagia,

 Nola ezagut dirok nik dudan zoria?

 

 Menditik dudanean begia hedatzen,

 Jainkoak eman onak orotan ikhusten,

 Bihotza haren gana dut bozik altchatzen,

 Gure Aita onari eskerrak bihurtzen.

 

 Tratulariak donaz nekhatuz bidean,

 Zembat amets ederrez alhatuz gogoan.

 Aldiz artzaina dago mendi urdinean,

 Deskantsuz lo eginez etchola tcharrean.

 

 Ethorri da negua, harekin ekhurra;

 Zelhaian eginen dut egoitza laburra.

 Ez daiat adiorik egiten, etchola;

 Nihondik ez naiteke hi gabe kontsola.

 

 Negua joan eta primadera hasten;

 Bazterrak oro dira bekharrez bethetzen;

 Choriak oihanetik khantuz abiatzen,

 Bozkarioz artzaina mendirat igaiten.

 

 Han dut nere gozoa, han nere bizia

 Jainkoa da bakharrik han nere Nausia!

 Bertzentzat diru, jan on, soineko ederrak,

 Niri bake gozoa! Jaunari eskerrak.

 

 Nere adiskideak, orai naiz gelditzen,

 Hasi dudan bertsua hemen akhabatzen;

 Jainkoak osagarri eman dezazuen,

 Bihotzaren erditik othoitz dut egiten.

 


inprimatu