inprimatu
Iņaki Linazasoro-ro jarriak
Izenburua:
Iņaki Linazasoro-ro jarriak
Sinadura:
Bergarako "Euskal Herrian euskaraz"
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bergarako "Euskal Herrian euskaraz"

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
898.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iņaki Linazasoro-ro jarriak

 

[Bergarako "Euskal Herian Euskaraz"]

 

 Danes gizajo hori

 Bergaran galdua

 nahiz korritua izan

 askotan mundua.

 Mondragon hori non da?

 mapan murgildua.

 honaino etorrita

 hau fundamentua.

 

 Zoro lanen kontra da

 gure jaun Iņaki

 gizalegea zer den

 berak ondo daki;

 letrero borratzea

 dago oso gaizki.

 Obra Ministro Jaunak

 harek bai ederki.

 

 Zu zeu ez al zaude ba

 Tolosan alkate?

 kargu hori duzula

 badira bi urte;

 zoro batzuek lana

 egin ez balute,

 letreroak erderaz

 segiko lukete.

 

 La Haya, Turin eta

 Inglaterran Londres.

 joan zaitez Europara

 izen hoien galdez.

 Den Hagg, Torino, London

 huts hutsik direnez.

 Txofer danesen gisan

 zu be galdu baietz.

 

 Euskaraz azpian dei

 erderaz gainean

 hori erdera hutsez

 ez dagoenean.

 Euskadi unibersal

 baten izenean

 Linazasorok jarri

 gaitu jakinean.

 

 Negargarri ezpalitz

 hau da barregarri.

 zerbait ezingo dugu

 lagunduz elkarri;

 lan harek egin hehar

 ditugunez sarri,

 pintura badaukagu

 zu ere etorri.

 


inprimatu