inprimatu
Sorgin-karrusa edo Berabira eta Kurrierra
Izenburua:
Sorgin-karrusa edo Berabira eta Kurrierra
Sinadura:
Berabira
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berabira

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
3

Sorgin-Karrusa edo Berabira eta Kurrierra

 

Berabira, BAchenabartarra

 

 1

 

 Biba Bachenabarre, gure sor-lekhua,

 Eskual-Herri guzian denez maitatua,

 Izanen duk omen bat urrun hedatua!

 Baitukek mutila,

 Hor, hor tomobila!

 

 2

 

 Donapaule hiritik, Lartzabalen barna,

 Jitekotan omen da Garaztarren gana

 Karrusa berritto bat ber-bera doana.

 Ai, ai, mutila

 Hor, hor tomobila.

 

 3

 

 Zerk derama holako karrusa biphila?

 Berekin, diotenaz, tripan badabila

 Akhelartar hetarik bizpahiru mila!

 Ai, ai, ai...

 

 4

 

 Hola denaz geroztik hor bada lanjerra,

 Ez badugu segitzen guk bide bazterra

 Sorgin-Karrusak dauku hautstko bizkarra!

 Ai, ai, ai...

 

 5

 

 Hori kompreniturik laster hiltzen dira

 Han-hemenka herritar plazoran erdira

 Kontseilu batzu oihuz tir'ahala-tira:

 Ai, ai, ai mutila

 Kuku tomobila!

 

 6

 

 Lartzabaleko plazan oi! zer kalapita!

 Azeri zahar batzuk badute kopeta

 Orok baltsan erteko oillakiz as'eta:

 Ai, ai, ai...

 

 7

 

 Ezen badugu hori uzten pasatzera,

 Nola mentura gero berriz hurbiltzera

 Lartzabaldar oillasko gazten biphiltzera?

 Ai, ai, ai...

 

 8

 

 Monjolose herrian bertze kontseilua,

 Cherri tropa batek du berotzen gogua

 Zer gisaz lehen-araz karrusa debrua?

 Ai, ai, ai...

 

 9

 

 Donazaharren ere badago bilkura,

 Zakhur azkar batzuri jin zeye burura

 Jauziteko hor dagon hartzaren lekhura.

 Ai, ai, ai...

 

 10

 

 Biltzarre horietan hauchet azken hitza,

 Donibandar yaun bati heltzeko galditza:

 Gutarik dezan urrunt karrusa her-gaitza!

 Ai, ai, ai...

 

 11

 

 Donibandar yaunttoak du hitza errana,

 Bermetzat ezarririk framazon omena

 Tomobilik ez dela yinen gure gana.

 Ai, ai, ai...

 

 12

 

 Framazonen urhatsek badute indarra

 Ez da jinen tomobil bachenabartarra,

 Biba beraz, bai biba ucher garaztarra!

 Ai, ai, ai...

 

 13

 

 Tran, tran, tran heldu zauku kurrier maltsua,

 Ez duke horrek bildu tomobil hotsua,

 Ez du ere sorginik, edo du itsas.

 Tran, tran, tran mutila

 Hor karro atila !

 

 14

 

 Pidaya delakotz behala egina,

 Pipatzaileak segur baduke aizina

 Lauetan tankatzeko tocharren izkina!

 Tran, tran, tran...

 

 15

 

 Karrusan direneri orai azken hitza

 Etcherat heltze hortaz ez diten, ez, lotsa;

 Helduko dire, bainan, aise hartuz hatsa!!

 Tran, tran, tran mutila.

 Hor karro atila!

 


inprimatu