inprimatu
Aspaldiko kantika zahar bat
Izenburua:
Aspaldiko kantika zahar bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: David)
Egilea(k):
David

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
601.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aspaldiko kantika zahar bat

 

 

 1

 

 DENEK.- Nondik heldu zira Artzaina?

 BATEK.- Ni heldu niz hola heia batetik,

 Han mirakulu bat nik ikusirik.

 

 2

 

 DENEK.- Zer ikusi duzu Artzaina?

 BATEK.- Ikusi dut Jesus, sortu berria,

 Lastoan etzana, buluz gorria.

 

 3

 

 DENEK.- Haurra ederra da, Artzaina?

 BATEK.- Ilhargia baino, izarrak baino,

 Holakorik ez da sortu oraino.

 

 4

 

 DENEK.- Nor zen han harrekin, Artzaina?

 BATEK.- Maria Jesusi esne emaiten,

 San Jose ondoan hotz ikaran zen.

 

 5

 

 DENEK.- Zer zen han bertzerik, Artzaina?

 BATEK.- Asto bat, behi bat han ziren kausitzen,

 Haurra, beren hatsaz, berotzen zuten.

 

 6

 

 DENEK.- Gero, zer ikusi duzu Artzaina?

 BATEK.- Aingeru multchu bat zerutik jenak,

 Kantika kantatzen Jaungoikoarenak.

 

 7

 

 DENEK.- Othe zen bertzerik, Artzaina?

 BATEK.- Ikusi-tut ere Errege batzu,

 Haurrari eskaitzen mirra, itsentsu.

 

 8

 

 DENEK.- Zuk, zer egin duzu, Artzaina?

 BATEK.- Egin dut othoitz bat Haur ederrari,

 Erraiten baitzautan joaiteko hari.

 

 9

 

 DENEK.- Haurra maite duzu, Artzaina?

 BATEK.- Nik hura maite dut ez dakit zenbat,

 Ama batek haurrak bezenbat.

 

 10

 

 HAU DENEK.- Eta guk, zer egin, lagunak?

 Goazin harren gana denak lasterrez,

 Othoitz egitera bihotz bihotzez.

 


inprimatu