Itxasoa
Arrese, Emeteri
1
Eguzkiz bete balitzaio-re
une gezala
garden jori ta sotillago ez
itxas zabala,
badirudi gaur maitaro bere
barrengo itzala
goi-oztiņeko leņuru batez
argitu dala.
-
Alatz urdiņa! Zer etsai emen...
zer, nungo zori...?
itxaso berdin onek irripar
gozoago dagi;
ta noiznai bere apar-xareaz
eule maitari,
laztan txuri bat ematen dio
Donostiyari
2
Arrantzalien lagun gaur, eta
biyar illobi,
inork esan orren aldakor danik
urdin-soill ori?;
marmario ta jolas ariņez
orain emeki
urbildu arren agiyan etsai
liteke sarri.
-
Orduan goibel... izugarrizko
indarrez azun,
tximitst, aize ta kemen guziyak
arturik lagun
odoi-mordoren errai belzetik
Ąan dator illun,
an dator gainka orro ta txistu,
durun ta durun!
-
Arkaitza jo-ta lertzen danean,
ostera bere
seta makurrez gero ta geigo
aizetik beste
ur-mendi-sallak tontorka datoz
lerkoi, asarre,
lur'tar guzien gaņez erabat
irauli zale.
............
Intziri sakon egille beti,
naiz osiņ-arro, naiz ugin-bare
zerbaiten biotz eskutuko zu
idaroki-gaitz betea zaude!