inprimatu
Santa Ageda kantak
Izenburua:
Santa Ageda kantak
Sinadura:
Belu (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Belu

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
45.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Santa Ageda kantak

 

Belu

 

 Etxeko nagusiari zuzendu bear yakozanak:

 

 Usua doa otara,

 nire begiak lotara;

 oraintxe noa, nagusi jauna,

 bedorren koplaetara.

 

 Eder soloan goldie,

 soiñean kapa modie;

 etxe onetako nagusi jauna

 ondo gizontxu noblie.

 

 Odei artian izarra,

 erreka munen leizarra,

 etxe onetako nagusi jaunak

 urre gorrizko bizarra.

 

 Urre gorrizko bizarra eta

 urre zurizko samia,

 errialbikoz eginda dauko

 eleizarako bidia.

 

 Etxeko andrearentzat orain:

 

 Etxe onetako andra zabala

 Leku oneko alaba,

 bidian esaten etorri gara

 lemosnera ona zarala.

 

 Etxe onetako Mariye,

 Orain esango'tsut egiye;

 ainbat lasterren topau egizu

 oillo pintoen abiye.

 

 Okaran txiki gorri betie,

 aurten da zure urtie;

 errialtxu bi emon ezkero

 urte guztiko bakie.

 

 Baña geienak eta samurrenak etxietako neskayilleri zuzenduak izaten dira:

 

 Errolapien arriye,

 aren ganien txoriye;

 erastun baten sartu leiteke,

 Maritxu, zure garriye.

 

 Zure ortuan madari,

 adarrak dituz amabi;

 Etxe onetako alabatxuak

 baba loria dirudi.

 

 Erastuntxua letonez,

 begiak urre kolorez;

 etxe onetako alabatxua

 edozeinentzat egon ez!

 

 Etxe onetako ugazabak;

 ederrak ditu alabak;

 goizean goiztik jagi bearko

 arek jura dituzanak.

 

 Eta azkenez kantetan dira eskabidea zuzen zuzen daroienak:

 

 Solomuaren luzia!

 Aren koipien gozua!

 Zatirik kentzen ibilli barik

 emon eiguzu, osua.

 

 Amaseikua bai dala zabal,

 Larogei peseta ditu.

 Guri pare bat emonagaitik

 irurogetaz gelditu.

 

 Eta oindokerren emokuna agertzen ezpada, auxe:

 

 Emongo bozu, emoizu;

 baldin emongo badozu!

 Zuri begira emen egonda

 egiten yaku berandu.

 


inprimatu