inprimatu
Gabon oiturak
Izenburua:
Gabon oiturak
Sinadura:
Belu (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Belu

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
43.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabon oiturak

 

Belu

 

 Abendu santu onetan

 Kristoren jaiotzia:

 albiste eder onegaz

 guztiok poz gaitian.

 Maria, Jose

 Jesus, Maria.

 

 Idigi dira zeruak,

 ate diamantezkuak,

 eta eurakin batera

 leio izarrezkuak.

 Maria, Jose

 Jesus, Maria.

 

 Nor eta nor bizi da

 etxetu zar orretan,

 nor eta zer gura zeunke

 Jaunaren ordu onetan.

 

 ***

 

 Billosik bazagoz bere,

 etzara zu pobria:

 zeruan josirik dago

 zuretzako erropia.

 

 ***

 

 Belengo urian

 Gabon gabaren erdian,

 Birgiņa guztiz santia dago

 atsegintasun andian.

 Da bart Belenen

 jaio da Jesus Nazaret.

 

 Ortixik gora ni noiela,

 ospitaletxu zar baten

 Aita San Jose ikusi neban,

 asto txiki bat txalmatzen.

 Da bart Belenen

 jaio da Jesus Nazaret.

 

 ***

 

 Sakramentu santua.

 Jesus onen gorpua

 izan bedi munduan

 beti bedeinkatua.

 


inprimatu