inprimatu
Ohean sartu eta leihotik begira abestutako bertsoak, Giltzape batean
Izenburua:
Ohean sartu eta leihotik begira abestutako bertsoak, Giltzape batean
Sinadura:
Beltza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beltza

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1076.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ohean sartu eta leihotik begira abestutako bertsoak, Giltzapeko batean

 

Beltza

 

 Orain pentsatzen jarri naiz eta

 nik hitzegin nahi dutela

 tapaturik ohean gorriak

 ikusten ari naizela

 leihotikan kanpora begira

 naiko bero dut odola

 kaiolan sarturikan txoriak

 egoten diren bezala.

 

 Txoriek ere atea noizko

 dioten ba irikiko

 beharra gaur ere horretan lo

 hartzea nik nerekiko

 gauean ametsetan goizean

 berri ona izateko

 eskerrak amets hauekin poza

 izaten den bizitzeko.

 

 Egunekoa amaitu eta

 orain nago txapaturik

 leihotik begiratutzen nago

 ez dago argi pizturik

 ohean etzan buelta ta bira

 ez dut batere logurik

 umoreari esker ari naiz

 bertsotan bakar bakarrik.

 

 Gaur ere ni sartu naizenean

 hemengo mantape hontan

 eguneroki izarak ditut

 bakarrik hago hizketan

 begientzako bista alaia

 zeruko izar hoietan

 lagunak lo daude gehientsuak

 bakoitza beraren kotan.

 

 Askok nahi digute betirako

 preso ta gainez lotuta

 gogoan izan dezaten auek

 ez gaudela gu galduta

 momento askotako txarrenak

 pasatzen gaude ohituta

 jende askok uste duen baino

 hobeto gaude zailduta.

 

 Entretenigarri haundirikan

 ere ez dugu txabolan

 gauza urriak izaten dira

 gu gabiltza lekuetan

 komon eta arraska txiki bat

 ohea ta mahaia burnitan

 jantziak txukun izatearren

 balda eskas batzuetan.

 

 Erratza bat ere badaukat nik

 txabola ez dut hain garbi

 mahiaren gainean liburuak

 hiztegi bat lapitza bi

 beste muņeko bat zintzilikan

 bere bibote ta guzti

 horrela edukiko nituzke

 kartzelero hauek beti.

 

 Aitortu nahi dut ere amets bat

 gertatzen dena sarritan

 teorikan izadia maite

 dut bihotz bihotzetikan

 ikusigabe urteak hemen

 belar eta zuhaitzikan

 ala ere poztutzen naiz eta

 ikusirik telebistan.

 

 Euskal Herrian ez gaituela

 nahi gu hemen betirako

 espainolak ez badute argi

 errez dute ikasteko

 beren iritziz ekarri gaitu

 hemen gogor zigortzeko

 Euskaldunak Euskadirengatik

 ez dugula guk etsiko.

 

 Amaitu behar dut gaurkoz ere

 nere saiotxo ttipia

 gorantziak bidaliz gogotik

 hor zauden lagun maitia

 zuk utzitako txabola daukat

 berriro hemen betia

 Zorion aspaldiko lagunak

 Piti Sarrionaindia.

 


inprimatu