inprimatu
Espetxetikan Urumeako bailara batetara, Ereñozura
Izenburua:
Espetxetikan Urumeako bailara batetara, Ereñozura
Sinadura:
Beltza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beltza

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1062.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Espetxetikan Urumeako bailara batetara, Ereñozura

 

Beltza

 

 Hastera noa bertso batzuek

 idatzitzen espetxetik

 barrio bat oroitu nahian

 maitea bai dut barrundik

 nola jaietan dagon ba orain

 ezin dut kendu burutik

 pakea desio diot guztiz

 nere bihotz bihotzetik.

 

 San Antonio jaiak direla

 Ereñozun dago festa

 makinabat etxetako bada

 jai egun hauekin kezka

 ikusiko dituzte gazteak

 dijoaztela farrezka

 aita amak lasaitu zaitezte

 disfrutatu mutil neska.

 

 Urte bat inguru izango da

 falta naizela hortikan

 baina ez pentsa ahaztu naizenik

 lagunak zuengandikan

 haruntz begira egoten naiz ni

 hemen leiho batetikan

 eta nahiago nuke nik ere

 hor banego oraindikan.

 

 Hamaika juerga egina naiz

 San Antonio jaiekin

 izanda ere ibili leike

 holako jendearekin

 tabernak guztiz beti bezala

 txanpaña freskuarekin

 benetan kejatzerik ez daukat

 zuen borondatiakin.

 

 Beti izan dut humore ona

 jai hoietako gogua

 horregatikan Ereñozura

 pozez izan naiz bildua

 urte mordoska zuekin egin

 orain kartzelan sartua

 baina berehala hor naiz eta

 presta zazute lekua.

 

 Gu buelta asko emanak gara

 tabernatik tabernara

 eta hutsikan tabernatikan

 inoiz ez gara atera

 inalak egiten genituen

 guk igotzeko plazara

 baina beldur izaten genuen

 gero nola jeitsi bera.

 

 Edan eta edan eda edan

 ezin kendu egarriak

 makinabat badira honera

 horretara etorriak

 nere begiz negonek askotan

 bai zerate ikusiak

 ta gustora esango nituke

 zein diren izen guztiak.

 

 Ereñozuko nere lagunak

 jatorrak eta zintzuak

 San Antonioren jai hoiekin

 pozez zaute geientsuak

 espetxetik bidaltzeizkizutet

 nere bihotzetik bertsuak

 baita ere desio dizutet

 jaiak alaitsu batzuak.

 

 Agurtuz laister bukatutzeko

 azken aurreko bertsua

 espetxetikan Ereñozura

 luzaturikan kantua

 barrioko neska gaztientzat

 azkenengo enkargua

 Beltxaren partetik denontzako

 mila pilobat muxua.

 

 Bertso hauekin bildu naiz piskat

 gaurko egun zuengana

 bitartez agurtu behar ditut

 nere aita eta ama

 anaiak eta lagunak horko

 ume aiton ta amona

 eta aurtengoz besterik gabe

 denoi besarkada bana.

 


inprimatu