inprimatu
Egungo errientak
Izenburua:
Egungo errientak
Sinadura:
Beltchuko artzaina
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beltchuko artzaina

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1396.zk.
Orrialdea:
3

Egungo errientak

 

Beltchuko artzaina

 

 1

 

 Bertsulari batentzat othe da penarik

 Sujet eskasa baino, handiagorik

 Hortik karkula

 Hantik akhula

 Orotarik bilha;

 Irinarekin beita egiten ophila.

 

 2

 

 Egunero errientez nahi naiz mintzatu.

 Zer duten jasaiteko, laburzki khondatu,

 Bai Laphurditik,

 Bai Chuberotik,

 Bethi solas bera:

 Ez dela nihoiz izan oraiko manera.

 

 3

 

 Paga aphal zutela arrenguraturik

 Hor dute gure moltsa ontsa sangraturik

 Batek hau dela;

 Bertziak ez dela;

 Guk oro antola:

 Gaizo laboraria, emak hola, hola.

 

 4

 

 Etche ederrik dire orai herrietan,

 Horientzat eginak, bortchatuz zergetan.

 Barne nasaiak,

 Ontsa gostaiak

 Laña eta geiak,

 Jauregi handi batzu, gure eskolateiak.

 

 5

 

 Haur ttipi horiekin direla lehertzen

 Eskualdun buruetan ez da bethi sartzen

 Zonbat bakhantza,

 Eta librantza,

 Phesta edo pausa

 Luze ez bada labur, nolakoa den kausa.

 

 6

 

 Etsaiak baituztela, diote gambaran

 Deputatu orriek, eskuak ikharan:

 Dela burrhaso,

 Dela serora.

 Aphez eta fraide

 Errientaren kontra, guziak ahaide.

 

 7

 

 Aitamek uste zuten haurrak emaitean,

 Ikhusteko zutela arimen gainean.

 Ezetz diote,

 «A bas caloté»

 Naza dela bethe

 Horra zuzentasuna: «Vive la Liberté»

 


inprimatu