Euskal preso baten bertsoak
Beloki, Xabier ("Zepai")
Bertso bidean jarri nauk eta
eman behar erantzuna,
oraindik oso motel ez dago
gose greba egin duna;
honuntzaraino heldua zaigu
borrokaren ohiartzuna,
denok prestatzen ari gerade
iraultzarako eguna.
Nahiz eta gose pasa beharra
zakurrei erantzuteko,
damuketaren bide zikina
ez gaudela onartzeko;
eta gehiago behar bada-re
prest gaudela emateko;
Herria bizirik dan bitarte
gurekin bat egiteko.
Gose greba gauza latza dela
lehen esan zidazun neri,
bainan nahiz eta guk ezertxo jan
bagendun nahiko «janari»,
egunkaritan eta irratiz
bazegon berri ugari,
hego Euskadi osorikan zen
borroketan ari ta ari.
Hori ikusiz irripartxo bat
sotzen zitzaigun bihotzez,
mugimendua osatu bait da
bai gaztez eta zarrez;
Herria odol ta malko gainetik
aurrera doa indarrez,
militantziaren bidetikan
gailenduko gera errez.
Hainbeste Bandres ta Azkarraga
horrenbeste traidore,
Arzallus eta abar luze batek
emanda beti amore;
silloi baten atzetik Euskadi
saldurik oso dotore,
erriaren memoriak ez du
abaztuko inoiz bat ere.
Hogeita hamar errefuxiatu
dagoeneko ekarriak,
«komertzio» ona: asetutzeko
faxistaren egarriak;
«Bandres» asko atera nahiean
«tajada» izugarriak;
kontu garbia pasako die
epe motzera herriak.
Sai-putre hoien aurka gu denok
gogortu behar azala,
bire zuzenez orain milaka
urtetik honutz bezala;
langilearen justiziarekin
azkeneraino goazela;
Euskadik gezur-kate guzien
gainetik iraun dezala.
Hauxen lortzeko, abertzaleok,
gogorki bildu geitezen,
herri erakunde guzietan
bere indarra eskeintzen;
bakoitzak mugimenduko zati
bat dei kontuan hartzen, `
etsai guztien kontra bildurik
Euskal Herria eskatzen.