inprimatu
Bertso zaharrak gogoratze
Izenburua:
Bertso zaharrak gogoratze
Sinadura:
Beloki Aranburu, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki Aranburu, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1314.zk.
Orrialdea:
67

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso zaharrak gogoratzen

 

Beloki Aranburu, Pello

 

 Kabiya egiten ez da asiko

 txepetxa arra bezin goiz,

 baño ez du iñork esan biarrik,

 berak badaki nun da noiz,

 lanian ari dala beira egotia

 suertatu izan zait iñoiz,

 tellatu azpian kapiyuan kontra

 paretari erasten loiz,

 kanpotik orla antolatzen du

 barrena berriz algodoiz.

 

 Txingurriak ere badauka

 naiko adelantua,

 orrek lurretan karriatzen du

 sekulako elementua,

 udan kanpotik ateratzen du

 betzat neguko kontua,

 azkenerako osatutzen du

 torre gisako muntua,

 txepetxa dela azkarra baña

 ezta berare tontua.

 

 Erliak ere udan kanpotik

 etxera eramaten du,

 ark e badaki bere buruba

 neguban nola mantendu,

 iñori eztiyo ezer ostutzen

 berak egiña jaten du,

 langille danak elkar artuta

 alperra ito eta kendu,

 guk ere askoz obe genikek

 ori egingo bagendu.

 

 Besabe are bost-ortz ta gurdi

 akullu, uztarri ta ere,

 atxur ta pala, sega ta itai

 sarde eta eskobare,

 zerri ta zakur, asto ta katu

 auntz, ardi bei ta abere,

 aita ta ama seme ta alabak

 preziso biar dirade...

 baserritarra biar bezala

 osatze ote da ala ere?

 


inprimatu