inprimatu
Sakabanatu nahi hori
Izenburua:
Sakabanatu nahi hori
Sinadura:
Belar-Beltz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Belar-Beltz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1163.zk.
Orrialdea:
48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sakabantu nahi hori

 

Belar-Beltz

 

 Basamortura eramanikan

 mila kilometrutara,

 Euskaditikan hain urrun ere

 sartu dira borrokara.

 Askatasuna eskuratzeko

 hori da bide bakarra,

 heldu dadila gure adore

 "Azebutxe" horretara.

 

 Beste bost berriz Hueska aldera

 sakabanatu nahi hortan,

 horrek soilikan dakarkigula

 elkartasuna borrokan.

 Inolaz ere nahi bezalaxe

 sartzeko prest damuketan

 bide bakartzat jo dezatela

 datzana negoziaketan.

 

 Daroka kartzel gogor ta latza

 nahiz eta izan berria,

 beste bost lagun ari zarete

 bizitzen une larria,

 hala eta guztiz ezin dizuet

 inolaz kendu irria,

 aske ta gorri bilakatuko

 duena Euskal Herria.

 

 Okaņan ere hiru burkide

 denak enbor berarenak

 zulo ospetsu mixerable ta

 zikin hortan zaretenak.

 Franko garaian gaur egun ere,

 mazmorrarik ilunenak,

 aurki beregan bilduko gaitu

 guk dugun Herri maitenak.

 

 Gainontzeko kartzel guztietan

 txapaturikan gaituzte,

 ez dugula amore emango

 heurek ere badakite.

 Lagun arteko elkartasuna

 galerazi nahi digute,

 borrokan ari izango gara

 Euskadi askatu arte.

 


inprimatu