inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Beitia, Jose Ramon - Izazelaia, J.I.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beitia, Jose Ramon
Izazelaia, J.I

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1053.zk.
Orrialdea:
36

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Beitia, Jose Ramon - Izazelaia, J.I.

 

 B.

 

 Txiki nintzala esan zidazun

 kabitik ez irtetzeko,

 baina gogua nerekin nuen

 nik kanpua ikusteko,

 ama maitea eskatzen dizut

 arren neri barkatzeko,

 kaiola hontatikan irtetzen

 une hontan laguntzeko.

 

 I.

 

 Zure gosea piskat mantetzen

 ez zenduen asko jakin,

 hargatik zure kartzela hortan

 bizimodua da gordin,

 nahiz ta ez uste gozoa zenik

 egin zenduna atsegin,

 etzazu zuk beldurrikan izan

 maite zaitut berdin berdin.

 

 B.

 

 Sekula santan ez zait ahaztuko

 ama oin zuri entzuna,

 eskeini didazu bat batean

 zuk neri laguntasuna,

 bihotza zabalik baita eskeini

 betirako maitasuna,

 nahiz preso egon berekin badet

 aurrerako poztasuna.

 

 I.

 

 Esan dezunez betiko dezu

 nigandik laguntasuna,

 sendikoa zu nola zeraden

 horra gure ondasuna,

 kaiola hontan izango dezu

 zure biziko laguntza,

 muga batek ez bait du apurtzi

 ama baten maitasuna.

 

 B.

 

 Ama maitea maite nauzula

 betikan dizut igarri,

 nere begiak negar malkotan

 orain e(g)in didazu jarri,

 aurrera ere maitasun hori

 neri emaidazu sarri,

 eta mesedez bisitatzera

 noizik behin hona etorri.

 

 I.

 

 Egunero etorriko naiz

 hori nahi nizuke esan,

 zu umetxoa hor ikusirik

 ez egoera errezan,

 abestuko det zure ondoan

 urretxindorraren gisan,

 kartzela hontan egun sentia

 gogorra ez dadin izan.

 


inprimatu