inprimatu
Orsanco
Izenburua:
Orsanco
Sinadura:
Beilari bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beilari bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
475.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orsanco.

 

Beilari bat.

 

 Donapaletic hurbil herri bat, Ostanco

 Mendi casco batean jarria han dago.

 Aphez bat izendatu dute orai hango,

 Jendeac egin dio ohorea frango.

 

 Uztailaren bederatzian hamasei bat aphez,

 Batzu bide handitic, bertze batzu larrez,

 Harat bilduac ziren oro egun batez,

 Adiskide on bat han fincatu beharrez.

 

 Churi, pullit, airosa da aphez etchea,

 Choriac lakhet luke hartan egotea;

 Mendiaren cascoan iduri ohatzea.

 Hain eder egiteco bermatu da jendea.

 

 Eliza aldean du, aphezaren gozoa,

 Jaincoaren zaintzean izan dezan gozoa.

 Zorigaitz ez bazaio han aski Jaincoa,

 Urrun causi lezake bertze lehen hauzoa.

 

 Adios, Biracouritz, aphez on, khartsua,

 Ostangoco jendeaz zaite izan maitatua.

 Hori merezi duzu; ziten laudatua,

 Zuhaurec baituzu egin herri horren hautua.

 

 Gogoaren ontzeco arimen salbatzerat,

 Lehia zite lagunei contseilu galdetzerat.

 Ez bagizkitzu heldu zure ikhusterat,

 Zato zu usu guri bisita egiterat.

 

 


inprimatu