inprimatu
Muguerreko Haitza
Izenburua:
Muguerreko Haitza
Sinadura:
Beharrichuta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beharrichuta

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1230.zk.
Orrialdea:
4

Muguerreko Haitza

 

Beharrichuta

 

 1

 

 Denek dute ezagutzen Muguerreko Haitza,

 Aspaldiko demboran urtzoen egoitza.

 Urthe guziez kasik ber berak dabiltza;

 Ez omen dira segur bolboraren lotsa.

 

 2

 

 Ihiztari erniak, Behere hortarik

 Hor harat badohazi aztalak arinik,

 Fortuna egin nahiz, ez dugu dudarik,

 Intha, oihan, erreka, patar gainditurik.

 

 3

 

 Ihiztari gaizoak etchola zilotik

 Utzoeri begira ari urratzetik:

 Egunian bat ezin kolpatuz nihundik.

 Laster airatzen dira azantzaren gatik.

 

 4

 

 Dihizirak dituzte berririk eginak;

 Ez dituzte higatzen, hala dira famak,

 Muguerreko Arbola, Haitzen Erreginak,

 Begiratzen baititu gaicho hegastinak.

 

 5

 

 Aurthen dira urtzoak Muguerren khario;

 Ez dakit zembat duen bakhotchak balio.

 Gizon ausarta banintz zerbait erran nio;

 Bainan hori uzten dut bertz-aldi artio.

 

 6

 

 Nere partetik ditut hambat urrikaltzen

 Nik ez dakit zerk duen afera gastatzen

 Ala tropa handiek dituzten lotsatzen,

 Bethi gure aldiko zerbait da gerthatzen.

 

 7

 

 Ihiztari Jauneri Agur-ta Ohore,

 Muguerreko herria, berdin zuri ere.

 Aurthen egonen dira urtzorik jan gabe

 Beharrik ez niz izan gormant behinere.

 


inprimatu