Ongi etorri!
Begi-beltx
1)
«Ongi etorri» gure artera
Gure Aita on maitea;
Zu ikusteko deseyoetan
Dago emengo jendea:
Ongi etorri! esaten dizut
Biotza pozez betea,
Zoriontasun gozoena da
Gurekin Zu ikustea.
2)
Usoak dauka bere ametsa
Egaka beti airian,
Erle txikiyak goize goizetik
Iraulkatzea lorian;
Itsas-orratzak ipar aldean,
Arrayak berriz urpian:
Gure ametsa, Zu etortzea;
Artzeko gure artian:
3)
Txoriyak dauka kabi txiki bat
Bere umiak artzeko,
Loriak berriz usai gozoa
Biotzak eramateko:
Jangoiko berak biyali zaitu
Gure animak zaitzeko,
Artalde ortan bizi nai degu
Gero zerura juateko.
4)
Lañoak iges egiten dute
Goratzian iguzkia;
Gure zentzuko iluntasunan
Ixuri, Jaun, argia:
Ba daki ongi berak daukala
Biotz bakoitzan etxia,
«Ongi etorri», zurekin dator
jangoikoaren pakia.
5)
Artzai zuur bat etorri zaiku
Jangoikuaren eskutik,
Edatu naiez gure biotzan
Zori on-ona bakarrik;
Biotza larri ateratzia
Ezdegu guk nai emendik.
«Ongi etorri» ematen dizut
Biotza pozez beterik.
6)
Gure biotzak eman nai dio
jaunari honra munduban,
Kristau zintzoak bear gerala
Daukagu beti goguan:
Jauna, zurekin egon nai degu:
Gu beti zure onduan:
Guztien ordez emaen nizuke
Musu bat zuri eskuban.