inprimatu
Jesus txikiyari
Izenburua:
Jesus txikiyari
Sinadura:
Begi-Beltx (Arocena Urrutia, Pablo ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Begi-Beltx

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
132.zk.
Orrialdea:
296-297

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jesus txikiyari

 

Begi-beltx

 

 Neskak

 

 Ostuak aizez-aize,

 dabiltzen onduan

 pilpil dijoan errekain

 uren bazterrian,

 usai gozozko larre

 xabal baten pian,

 antxen ikusi nuen

 zegola itzalian

 jesus Aurraren Ama,

 Amatxo maitia,

 orraxtatzen ai zala

 buruko illia:

 ziñez etzala illia,

 baizikan urria;

 bada ille bakoitzetik

 zerion argia.

 

 Maria

 

 Atoz, urbildu zaitez,

 arima maitia,

 benetan maitatzen det

 nik zure fedia:

 eskeintzatxo bat egin

 nexka txit garbia,

 t'irikiko dizut nik

 zeruko ataria.

 

 Neskak

 

 Amatxo ¨nun daukazu

 Zuk zere Semia,

 zerutik etorri dan

 gure mesedia?

 Berak sutu dezala

 nere su bixia,

 biotzak ikas dezan

 zeruko bixia.

 

 Mariak

 

 Or, goiko muñotxoan,

 toki egokian,

 lore polit batzuen,

 arrosa tartian,

 or daukat lotan lotan

 nik nere Semia,

 biotzeko kutuna,

 biotzain bixia.

 Begiak ditu beltzak,

 urrezko iliak,

 aoa txit ederra,

 txuria aurpegia;

 maite ez duenak ori

 al duen guztia,

 zer maitatu lezake

 bere biotzian?

 Bere ondotik dabiltz

 zeruko aingeruak,

 t'estaltzen dute lore

 usai gozozkoaz.

 Agur egin zioten

 soroko loriak,

 jantzirik ikusteko

 soñeko berriak.

 pinpilinpauxak ere

 elur din txuriak

 arontz-onontz dabiltza

 lorien tartian.

 Zuregatik bakarrik

 zerutik lurrera

 jetxi da nere Jesus

 gizon egitera.

 Orain ba, nere maite,

 atoz ikustera

 ta biok apa bana

 guaz ematera.

 

 (Nexkak Jesusen aurrian)

 

 Nere Nini txikia,

 maitez maitatua,

 usai gozozko lore

 zabal zabaldua:

 Begiratu zadazu,

 Nini maitatua,

 arrosa bezelaxe

 or ezkutatua.

 

 Zuk begitxo oiekin,

 nere Ninitxua,

 begiratzen ba nauzu

 nitaz oroitua,

 nere biotza azkar

 maitez ain sutua,

 utziko duzu dana

 zureganatua.

 

 Atoz, xulufrin gorri,

 zerutik jetxia,

 atoz, maitezko lore,

 Jaungoiko txikia:

 atoz biotzetara,

 begiko ninia,

 ikutu biotza ta

 artzazu guztia.

 

 Atoz, Nini maitea,

 ementxen naukazu:

 zere besotxoetan

 estutu nazazu:

 nere amets gozoa

 izango zera Zu:

 besarkatu gaitezen

 betiko ni ta Zu.

 


inprimatu