inprimatu
Txomin Peillen-en euskaltzaindian sartzea
Izenburua:
Txomin Peillen-en euskaltzaindian sartzea
Sinadura:
Bedaxagar, Jean Mixel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bedaxagar, Jean Mixel

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-2
Orrialdea:
483

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Txomin Peillen-en euskaltzaindian sartzea

 

Bedaxagar, J.M.

 

 Bi berset berri gaur Txomin Peillen nahi neizketzü kantatü

 Zure omena bazter orotan aspaldian beita zabaltü

 Parisen sortü izana gatik, ezpeitzira han zahartü

 Eüskaltzaindian horrela sartzez badüzü mereximentü.

 

 Aitoren ipuin ederrenetik alaba zazpigerrena

 behin sorthü zen haütatzekotan baratzerik ejerrena

 Xiberoa da düdarik gabe andere berheziena

 Jean-Louis-ekilan artha zazüe ahizparik minberena.

 

 Idatz lanetan agertzen zira langile kartsü süharra

 zük beitakizü ingoitik zer den ametsez ari beharra

 goizaldi huntan batto egin dit harrotü gabe ollarra

 Euskadi zela lür dohatsüa eüskara laket belharra.

 

 Jaun andereak zinez botzik niz züek zidiela esker

 egün eder hau kantatüren dit Basabürüko txorier

 erranenko dit ihes joan gabe lekü üzteko lagüner

 Agur, goraintzi ta goresmenak Santa Graziko izarrer.

 


inprimatu