inprimatu
Santsin!
Izenburua:
Santsin!
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1238.zk.
Orrialdea:
4

Santsin

 

Harrazpi

 

 1

 

 Igande ilhuntze batez, etche alde zohala,

 Erroz gora erori zen Santsin zabal zabala.

 Izarrak nihon ez ditu ikusi han bezala;

 Ilhargia ferekatuz, gan zen gati berehala.

 

 2

 

 Echker, eskuin, andarkoka, Santsin abiatzen da,

 Alabainan, mozkortua betbetan ezin senda!

 «Ez nezakala, zioen, gau ilhuna, izenda,

 «Hi bahintut salatari, bahuke, to, zer konda!

 

 3

 

 Badaki ichilik dela egonen gau ilhuna,

 Bainan, bainan, changoari maiz nausitzen chalduna

 Han dago, han Santsinen goit, Marie-Martin papuna

 «Hurae balakatzen baduk, Santsin, hi, zer gizona.

 

 4

 

 Etchera'ta andreari erraten omen dio

 «Eroriko hunek ez din samurtzen balio!

 «Erran no, Santsinen gaitza noiz gosta zain kario

 «Beti badin, ostatuan, merke botikario!

 

 5

 

 «Hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bichtatik

 «Ochala ez bahintz jalgi putzuaren zolatik

 «Zer sofriarazten dukan, Jainko Jaunak bazatik

 «Ai! nahi bada gate hau sartu nikan lephotik!

 

 6

 

 Goiz aldera, ez errechki jaiki zen gure Santsin

 Ziolarik lagunari: «Atch! hemenchet dinat min!

 Harrek aldiz:» Sendatzeko hauche beharduk egin

 «Enekin bezen maiz hadi samur botoilarekin.

 

 7

 

 «Ichilik egonen hiza emazteki ergela,

 «Ai bezen senhar gozorik, huts, badakin ez dela.

 «Hanka debru hunek zatan galdetzen ur epela,

 «Hik ere aise uzten dun, ur hotzeaen igela.

 

 8

 

 Santsin gaizoaren gana ethorri zen barbera,

 Eta zion, han nonbeitik, elhorri bat athera!

 Ez dabil egin zioten larderia sobera,

 Beti Sautsin izatu zen lehengo Sautsin bera!

 

 9

 

 Santsin hunen iduriko zembat den bazterretan!

 Zenbat nigar, eskatima, igande arratsetan!

 Gazte danik dagoena berant ostatuetan

 Zahartzean izanen da bethi trapu tzarretan.


inprimatu