inprimatu
Noiz arte apezik gabe! Ainhoar batek zion
Izenburua:
Noiz arte apezik gabe! Ainhoar batek zion
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
2

Noiz arte apezik gabe!! Ainhoar batek zion

 

Harrazpi

 

 1

 

 Noiz arte apezik gabe!! Ainhoan batek zion,

 Eta maiz haren begiak nigarra bazarion.

 Lur hartan berean baitu apez onak sari on

 Chuberotik Ainhoarat igorri dute Giron.

 

 2

 

 Jaun hunek badaki zer den arimaren beharra

 

 Bizi baitzen, han utzirik urrun Aita chaharra.

 

 Ume churtchen leyor baita Jainkoaren galtzarra

 

 Egun handik heldu zaiku chukaturik nigarra.

 

 3

 

 Sortzez Bidartarra... maite zaitut halere!...

 Bidartar hazi garbia ez dut higuin batere.

 Egun Ainhoa Bidarte musuka hari dire,

 Tupinan sartuz geroztik denak ontzen baitire.

 

 4

 

 Ni ere gazte izatu, eta orai zahartu,

 Han harateko paketa dut bizkarrean hartu.

 Erran ere komentuan nahi nintzela sartu,

 Bainan orai zure gatik dut urratu kontratu.

 

 5

 

 Da urus bere chokoan apez ona egoiten.

 Zaude beraz, zu, Àinhoan, eta ni han Bidarten.

 Zu hemen, arimen zaintzen, ni han chori haizatzen,

 Galdua naiz Jainko ona ez bazait urrikaltzen.

 

 6

 

 Jainkoak eman derauzku ikusteko bi begi,

 Nik batekin eta urrun ezagutzen dut Heguy.

 Higi bat, bainan deneri ez baititake segi,

 Dio: ez joan lasterregi, etzaut hori zilegi

 

 7

 

 Michel Dibildox erretor egon denak Alduden

 Du egun gogotik hartzen Iriburu dena den.

 Denek baitakite hunen harra nolakoa den

 Huna nun Iriburuko sorginak kechu dauden.

 

 8

 

 Dibildox anaya primu artzain Larrosoroko,

 Hunentzat Jainkoak dauka sari ona geroko.

 Gizona gizon da chutik, jarria, kokoriko,

 Hau ez bada nor da bada zeruetan sartuko.

 

 9

 

 Etzaitut ez ahantziren, zu, Albert Antsorena

 Zuri bederen dezaket erran egia dena.

 Ezin nauke erran gabe, ez har sobera pena,

 Frantziako apezetan nire, zu, prestuena.

 

 10

 

 Ikusten dut Giron samur diola: asa gero!

 Aipa Albert bigarrena nola Albert primero.

 Hunek badu jaitsentsu, harrek poco dinero,

 Uruski jainkoak baitu asetzen egunero.

 

 11

 

 Ferietan izan nintzen lagun hartuz Machondo

 Bonbrago, Bedaño, Etchart, Faryo eta bi mando.

 Airos kurritu nintuen Iruña Elissondo

 Zu bezen aphez gozorik nihon etzen Larrondo.

 

 Machondo zena zen harotz, sortzez Heroritzeko,

 Pilotan botari eta gai mando lerratzeko.

 Trufaz erraiten zioten: «Atzo hintzen harrochko,

 Ni!!: egun bezala atzo! ni!! aza bezen fresko.

 

 13

 

 Titcholari ederra zen egiazki Bonbrago.

 Izen gozo eta largo, ahantzirik ez dago!

 Zoin eder bi titcholari zoin titchotariago!

 Hau zin garraitua zen edan eta bi trago.

 

 14

 

 Denek ezagutzen zuten Ainhoako Beñado,

 Sobera galde utzirik hil izan da donado.

 Koplari, atabatari, arin zabilan zango,

 Bai, gizon alegerarik Ainhoan bazen frango.

 

 15

 

 Etchart zera hemen deitzen zen: errient zaharra.

 Errebesen zuzentzaile ferekatuz bizkarra

 Ostatuctan bai plazetan bazen haren beharra.

 Herbiek zela zioten: tirari on bakarra.

 

 16

 

 Denboraz urrun joateko behar bazen lekayo

 Mando eta kakolekin prest presta zagon Faryo

 Behin baino gehiagotan hau gertatu zayo:

 Mandoa bera utzirik du Benttan; atea jo.

 

 17

 

 Gau baten ateratu zen Ifernutik lanoa

 Huntaz baitzuen debruak pozoindatu Ainhoa.

 Noiz ithoko duk Ainhoa, bi mila arranoa

 Etsai beltzak piztu dauyan gudu demonioa.

 

 18

 

 Ainhoarrek zor diote esker on Jainkoari

 Apez gocho bat emaiten baitiote gidari.

 Nik hau galdetzen diot kaperako amari:

 Dotzan denak koropila nausi eta bordari.


inprimatu