inprimatu
Martin Coche, Otsondoko mando-zaina
Izenburua:
Martin Coche, Otsondoko mando-zaina
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
762.zk.
Orrialdea:
4

Martin coche, Otsondoko mando-zaina

 

Harrazpi

 

 1

 

 Hainitz othoiztu zuken amattok Jinkoa

 Mundurat emaiteko ni bezalakoa,

 Moltsa arin dut, bainan aberats gogoa

 Deusek ez daut nahasi oraidino loa.

 

 2

 

 Nafartarra naiz, eta deitzen Martin Coche.

 Arno gozoa maite omen dut sobrache.

 Debru Frantsesek naute trufatzen holache:

 Il était Martin Cache gai, gai, gai dimanché.

 

 3

 

 Trufaz ala egiaz, nik ez dakit nola,

 Deituratzat emana dautet «Ezazola».

 Sortzez dut buru harro, odol espanola,

 Kusin, Zaragozako pego zirimola.

 

 4

 

 Iruritan sortua, maiatzean; naski

 Hortakotzat jendeak jujatzen nau gaizki.

 Jantzak dautanean egiten asiki,

 Asetzeko ez ditut hamar talo aski.

 

 5

 

 Mendiko ur chirripak indarrak baditu.

 Behar delarik ongi hertzea garbitu.

 Nik ez dut mirikurik erranen aditu:

 «Eri haiz. Marlin Coche, behar duk purgatu.»

 

 6

 

 Nahiz eztitzen duen urak egarria,

 Zainen pizteko nausi duk arno gorria.

 O sendagailu gozu, Noek igorria,

 Hik dautak bihotzetik kentzen elhorria.

 

 7

 

 Martin Cochek ez ditu eskolak kurritu,

 Hala ere badaki zer den apetitu.

 Hunen filosofiak hiru pondu ditu;

 Ongi jan, ongi edan, as'eta gelditu.

 

 8

 

 Ene othoitz bakharra baita Pater noster

 Ohetikan lekora errana dut laster.

 Zenbat aldiz mandotik ez naiz ni erortzer?

 Hezurrak oro dauzkat Pater hari esker.

 

 9

 

 Dut goiz baten Bayonan (aithorra zoin eder!)

 Baitezpadako hura karrikan egiter!

 Otsondoko mazelan, zabal baita bazter,

 Kokorika ditake eskuin edo ezker.

 

 10

 

 Urtheak badohazi on tzarrak nahaste,

 Eta gu heiekilan zahar eta gazte.

 Jaunak ez baitaut erran: «Nahuk berriz haste?»

 Nago prest eta presto berak deitu arte.

 

 11

 

 Zorrietako menta,

 Dudan errementa,

 Dena den hiretako; huna testamenta:

 Pipa tocha, zahato, mando eta manta;

 Zorrentzat igorriko zerutik errenta.


inprimatu