inprimatu
Larresoroko semenarioa
Izenburua:
Larresoroko semenarioa
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
491.zk.
Orrialdea:
4

Larresoroko semenarioa

 

Becas, Charles (Harrazpi)

 

 1

 

 Semenario maitea, zureak gare oro;

 Urtheen gatik dagotzi gure bihotzak bero.

 Garaki erranen dugu orai bezala gero:

 Biba Semenarioa, bai, biba Larresoro!

 

 2

 

 Orai denek dakitena banakien aspaldi:

 Buruzagi pare gabe dela murde Abbadie.

 Hitz ederren gose dena hunen gana jin bedi!

 Choratu gabe jaun hori ez baititake adi.

 

 3

 

 Seminaristen moltsero eta saltsero Lille

 Bai eta erretorikan bachelier egile;

 Hunen eskuetan haur bat, balinbada langile,

 Zerbait athera ditake, balitz ere tetele.

 

 4

 

 Musikarien gidari da Hiriart Makola.

 Hunek bederen airoski ematen dik eskola:

 Ongi erakasten ere: si, do, re, mi, fa, sol, la;

 Bainan zuk hoa, Makola, ezin hez boz kakola.

 

 5

 

 Larresoron aphez jaunak aita et'amen orde,

 Haur gazten eskolatzerat amodioz badaude.

 Nahiz diren jakintsunak maiz komentuan, fraide,

 Matematikan orori nagusi da Larralde.

 

 6

 

 Murde Hirart-Urruty, huna azken pertsua,

 Bai ongi izerditurik zuretzat moldatua:

 Axularrekin baituzu jakitate bertsua,

 Mintzaira erdi-kaskoinak zaduzka nardatua.

 

 7

 

 DONIBANEKO ERRETORAZ

 Donibanen Elissague da erretor nausia:

 Elizan bai mahainean apez paregabia.

 Badu kasko, badu moltsa luze bezain joria,

 Bai-ta, behar orduetan, frango maltzurkeria!

 

 8

 

 BIRIATU-KO ERRETORAz

 Biriatu zer lekua, mendiz inguratua!

 Han bizi da murde Imatz denez estimatua.

 Mundu huntan balioa maiz dago apaldua.

 Bainan zinez apez dena nihon ez da galdua!

 

 9

 

 ZIBURUKO ERRETORAZ

 Kreadorak erain du zeruan izar, hedoi.

 Hek bezain gora badoa ametsetan Haristoy.

 Paper zaharren biltzeko gaitza dugu gizon hoi.

 Ja bilduak omen ditu lau kintal ta berrogoi!

 Zokotarik jalgi dire (ichilik zaude, othoi!)

 Arratoin eta saguak lau mila eta hogoi!

 Kolera gorrian denak, itho nahiz Haristoy,

 Paper tzarren bilhatzeko duelakotz gostu hoi!

 (gero segida)


inprimatu