inprimatu
Egun hoitan izatu dut Chuberotik goraintzi
Izenburua:
Egun hoitan izatu dut Chuberotik goraintzi
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
2

Egun hoitan izatu dut Chuberotik goraintzi

 

Harrazpi

 

 1

 

 Egun hoitan izatu dut Chuberotik goraintzi,

 Goraintziekin pertsuak ez ditut ez ahantzi,

 Zorretan ene burua ez baitut nahi utzi,

 Eskuan hartzen dut luma, hurbiltzen ankiluntzi.

 

 2

 

 Beltza dut ankrea, bainan nihor ez du zikintzen,

 Ene lumak du chichtatzen, ez du nihor larrutzen.

 Ahul salda!... biper minak hori ez badu ontzen,

 Ez deus kopla!... irri ona merke ez badu saltzen.

 

 3

 

 Humil diot: (nahiz bizi denekin adichkide,

 Huni Murde, hari Morde, murga dunari: Musde.

 Hobena hoben da, bainan, penitentari bide!...

 Ene hutsen aitortzeko batre ez naiz gupide.

 

 4

 

 Ainhoa Bezkoitze eta han urrun Ligignaga

 Elgar aurki dezakete ibiliz sigi-saga.

 Hauk lekuko ene zorra Heguyri nio paga,

 Bainan dio trinkatzeko behar dela Malaga!

 

 5

 

 Nola baitu abokatak zuzenaren zaintzeko

 Gezurrarekin egia maiz nahastekatuko,

 Nik ere kopla zuzena nagokan ondarreko

 Irriz erran gezurraren sakia sendatzeko.

 

 6

 

 Musde Heguy ezin segi!! oi, oi, oi, zer gezurra!

 Horren haundi othe diren nago zeru ta lurra.

 Merezi baitut miletan hauts dizadan sudurra

 Dugun hil hunen samurra antolatuz makurra.

 

 7

 

 Hara «Ahugne» gain hartan nun dohan Musde Heguy

 Lezeek izitu gabe saltoka hegiz hegi.

 Ahuntcharen pare Heguy!!! Egia bethi egia!!!

 Ordokian bai mendian Heguy ditake higi.

 

 Hil da sua? gan da kea,

 To, musua, hik bakea!

 


inprimatu