inprimatu
Andredena Maria Arantzekoari
Izenburua:
Andredena Maria Arantzekoari
Sinadura:
Becas, Charles (Harrazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Becas, Charles

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
481.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andredena Maria Arantzekoari.

 

Harrazpi.

 

 ERREPIKA:

 

 Ainhoar fededunak, zahar eta gazte,

 Amaren laudatzerat lehia zaitezte!

 

 1

 

 Goazen airoski denak Axulay aldera,

 Hara mendi gainean Amaren Kapera!

 Guretzat othoitzean maiz han dago bera,

 Goazen, goazen, harekin othoitz egitera!

 

 2

 

 Eder da Mariaren zeruan sartzea,

 Choragarri lurrean haren agertzea!

 Lourden hautatu zuen tronutzat harpea,

 Ainhoarren artean, aldiz, arantzea

 

 3

 

 Axulay bizkarrean, dohatsu larraina,

 Mariak bere oinez hunkitu duena.

 Han jalgi zen, betbetan, urik garbiena,

 Beilariari gaitza khen diozokena.

 

 4

 

 Mendiari lotzean, beilari arrotza,

 Jesus hilaz orhoituz has'azu othoitza.

 Edanez mendi petik heldu den ur hotza,

 Graziak sustaturen derautzu bihotza.

 

 5

 

 Ermittau batek zuen, mundua utzirik,

 Kapera hau altchatu, jendek lagundurik.

 Lekhu aiphatuenak ere kurriturik

 Ezin hauta zezaken, ez, ederragorik.

 

 6

 

 Ezker mendi zorrotzak, eskuin itsasoa,

 Zeruraino dohakit airetan gogoa.

 Hemen da, bai, ageri nor den, nor Jainkoa;

 Haren aldean zoin den gizona flakoa.

 

 7

 

 Handi bada Jainkoa, haren amak ere

 Zeruan bai lurrean badauka bothere.

 "Gure ihes-lekhua, Birjina. zu zare,

 "Hobendun gare, bainan zureak halere!

 

 8

 

 "Ama baten bihotzak zer duen jasaiten,

 "Zeronek dakikezu.... Amatu baitzinen!...

 "Jesus haurra galdurik nigarrez zinauden,

 "Hura gabe, zu nola deskantsa zintazken?

 

 9

 

 "Amarik balinbada nigarrez dagonik

 "Bere seme maitea munduan galdurik,

 "Nigarrak chuka betza zutaz orhoiturik,

 "Haurra zuk baitiozu zainduko hemendik.

 

 10

 

 "Urrikal zaite, othoi, Ait'amen nigarrez,

 "Itsasoz bertzaldean dituzketen haurrez.

 "Artha izan ezazu haukien beharrez,

 "Bainan oroz gainetik gaichoen arimez.

 

 11

 

 Harmadarat gaztea delarik abian

 Aphur bat egon bedi hemen othoitzean.

 "Zutaz orhoituko da han ere agian,

 "Prestu egon dadintzat lagunen artean.

 

 12

 

 Gertakari tcharretan, zuk, laboraria,

 Begizta zazu laster kapera churia;

 Guziz balinbaduzu etchean eria,

 Bihotzez errazkitzu bi Agur Maria,

 

 13

 

 "Hor zaudenaz geroztik hoin gora jarria,

 "Ama begira zazu Eskualdun herria.

 "Ainhoarren gainean zaude atzarria,

 "Dezaten froga denek zure sokorria.

 

 14

 

 Arantzeko Birjina, ez da zure haurrik

 "Bere salbamenduaz etsi dezakenik.

 "Ikusi behar duen jujearen gatik,

 "Zu berme, deskantsuan dohala mundutik.

 

 15

 

 "Bai, hurbiltzen denean hiltzeko orena,

 "Hel eginen dautzugu denek, ama ona,

 "Mihian erabiliz maiz zure izena,

 "Hilen gare bakean: oi, zer zoriona!

 

 


inprimatu