Ainhoako Kapera.
Harrazpi.
1
Nork ez du, Ainhoan,
Maite kapera?!
Nork lio hauzoan,
Maita sobera!
Agur....
2
kapera maitea,
Erran dezaket:
Zure ikustea
Zaitala laket.
Agur....
3
Indar du othoitzak
Hemen, o ama!
Zu ganat bihotzak
Haurra derama.
Agur....
4
Zatozte, burhaso,
Jainkotiarrak;
Aitaso, amaso,
Bai eta haurrak.
Agur....
5
Zatozte, beilari
Hauzo, arrotzak.
Detzogun amari
Eskain bihotzak.
Agur....
6
Zatozte, hiritik.
Herrietarik!
Othe da beilarik
Ederragorik!!!
Agur....
7
Osagarri galdez
Zato, eria.
Humilki erranez:
Agur, Maria.
Agur....
8
Amak du entzunen
Bai, zure boza
Eta sendaturen,
Dukezun gaitza.
Agur....
9
Orhoit, marinela,
Gal-orduetan,
Indar dukezula
Maria baitan.
Agur....
10
Badugu, munduan,
Maiz atsekabe;
Nork iraun, guduan,
Ama, zu gabe!
Agur....
11
Zuk, gizon gaztea,
Jakin ezazu;
Arima saltzea
Ez dela hatzu,
Agur....
12
Ochala gudutan
Erraten balu:
"Urrun hakit, Satan,
"Bai eta zalu!"
Agur.
13
Nechkatcha gaztea,
Oihu egizu:
"O Ama maitea
"Salba nezazu.
Agur....
14
"Ez ditake izan
"Enetzat onik,
"Amaren gerizan
"Egonez baizik.
Agur....
15
"Arimaren jabe
"Dut hautatua:
"Bekaturik gabe
"Kontzebitua."
Agur....
16
Etsaiak nahi du
Beretu haurra.
Nahi du goibeldu
Bihotz ederra.
Agur....
17
Amak, aldiz, hitza
Zinez eman du:
"Haurraren bihotza
"Nahi du zaindu."
Agur....
18
Bekatuan denak
Erran dezala:
"Ifernutik amak
"Beira nezala.
Agur....
19
"Maiz dut aiphatuko
"Zure izena,
"Delakotz zeruko
"Bide zuzena.
Agur....
20
"Azken orenean,
"Zagozkit hurbil,
"Nik zure menean.
"Nahi baitut hil.
Agur....
21
Zerurat heltzean
Zer duket falta?...
Harat hel artean
Dezaket kanta!
Agur!...
|