inprimatu
Artzaingoa
Izenburua:
Artzaingoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1221.zk.
Orrialdea:
4

Artzaingoa

 

 

 Ez naiz handietarik gizonen artean,

 Hurran bakharrik nago mendien gainean;

 Arthaldetto bat daukat han nere menean,

 Harekin bizi bainaiz gostu ederrean.

 

 Asko dira menturaz hitaz urrikaltzen

 Atsegin zoro batzuz ez bainaiz gozatzen.

 Urrikari hek dauzkat orai eta lehen;

 Bakearen gozoa ez dakite zer den!

 

 Mundupean duenak higatzen bizia

 Ardura du bereki izaten hauzia.

 Bakean jendetarik urrun igorri.

 Handik khendurik dago mendian jarria.

 

 Artizarra zeruan agertzen denean.

 Goiti noa ni ere harekin batean;

 Sartzera egiten du ilhun nabarrean,

 Ni ere itzultzen naiz omore onean.

 

 Choriak eder dira kantari mendian;

 Begira egoten naiz hekier lorian.

 Bazter guzietarik khantuz daudenean,

 Ni nola nindagoke ilhun bihotzean.

 

 Menditik zoin den eder gauetan argia!

 Bozkariotan nago maiz hari goardia.

 Ohepean hagoen, hiritar nagia,

 Nola ezagut dirok nik dudan zoria?

 

 Menditik dudanean begia edatzen;

 Jainkoak eman onak orotan jkhusten,

 Bihotza haren gana dut bozik altchatzen,

 Gure Aita onari eskerrak bihurtzen.

 

 Tratulariak dohaz nekhatuz bidean,

 Zembat amets ederrez alhatuz gogoan.

 Aldiz artzaina dago mendi urdinean.

 Deskantsuz lo eginez etchola tcharrean

 

 Ethorri da negua harekin elhurra;

 Zelhaian eginen dut egoitza laburra

 Ez daiat adiorik egiten etchola;

 Nihondik ez naiteke hi gabe kontsola!

 

 Negua joan-eta primadera hasten;

 Bazterrak oro dira belharrez bethetzen

 Choriak oihanetik khantuz abiatzen;

 Bozkarioz artzaina mendirat igaiten.

 

 Han dut nere gozoa, han nere bizia

 Jainkoa da bakarrik hau nere nausia!

 Bertzentzat diru; jan on, soineko ederrak!

 Niri bake gozoa! Jaunari eskerrak!

 

 Nere adiskideah, orai naiz gelditzen,

 Hasi dudan bertsua hemen akhabatzen;

 Jainkoak osagarri eman dezazuen,

 Bihotzaren erditik othoitz dut egiten.

 


inprimatu