inprimatu
Artzaingoa
Izenburua:
Artzaingoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1192.zk.
Orrialdea:
4

Artzaingoa

 

 

 Ez naiz handietarik gizonen artean,

 Hurran bakharrik nago mendien gainean;

 Arthaldetto bat daukat han nere menean,

 Harekin bizi bainaiz gostu ederrean.

 

 Asko dira menturaz nitaz urrikaltzen

 Astegin zoro batzuz ez bainaiz gozatzen.

 Urrikari hek dauzkat orai eta lehen:

 Bakearen gozoa ez dakite zer den!

 

 Mundupean duenak higatzen bizia

 Ardura du berekin izaten hauzia.

 Bakea jendetarik urrun igorria,

 Handik khendurik dago mendian jarria.

 

 Artizarra zeruan agertzen denean,

 Goiti noha ni ere harekin batean

 Sartzera egiten du ilhun nabarrean,

 Ni ere itzultzen naiz onore onean.

 

 Choriak eder dira khantari mendian:

 Begira egoten naiz bekier lorian.

 Bazter guzietarik khantuz daudenean,

 Ni nola nindagoke ilhun bihotzean.

 

 Menditik zoin eder goizetan argia!

 Bozkariotan nago maiz hari goardia.

 Ohepean hagoen, hiritar nagia,

 Nola ezgut dirok nik dudan zoria?

 

 Menditik dudanean begia hedatzen.

 Jainkoak eman onak orotan ikhusten,

 Bihotza haren gana dut bozik altchatzen

 Gure aita onari eskerrak bihurtzen

 

 Tratulariak dohaz nekhatuz bidean,

 Zembat amets ederrez alhatuz, gogoan,

 Aldiz artzaina dago mendi urdinean

 Deskantsuz lo eginez etchola tcharrean.

 

 Ethorri da negua, harekin elhurra;

 Zelhaian eginen dut egoitza laburra

 Nik ez dait adiorik egiten etchola;

 Nihondik ez naiteke hi gabe kontsola!

 

 Negua joan-eta primadera hasten

 Bazterrak oro dira belharrez bethetzen;

 Choriak oihanetik khantuz abiatzen,

 Bozkarioz artzaina mendirat igaiten.

 

 Han dut nere gozoa, han nere bizia!

 Jainkoa da bakharrik han nere nausia!

 Bertzentzat diru, jan on, soineko ederrak,

 Niri baste gozoa! Jaunari eskerrak!

 

 Nere adiskideak, orai naiz gelditzen,

 Hasi dudan bertsua hemen akhabatzen:

 Jainkoak osagarri eeman dezazuen,

 Bihotzaren erditik othoitz dut egiten.

 


inprimatu