inprimatu
Zenbat egun mutirikor
Izenburua:
Zenbat egun mutirikor
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1646.zk.
Orrialdea:
5

Zenbat egun mutirikor

 

Battitta

 

 1

 

 Zenbat egun mutirikor

 Erraitea daite gogor

 Hortaz ez harritu nehor

 Beti berek eman amor

 Naizelarik sano gotor

 Ni baino azkarrago nor?

 

 2

 

 Ainitz baigare plainitzen

 Gazteak direla galtzen

 Ez deusik errespetatzen

 Bainan zernahi xehatzen

 Zeren gatik hola diren

 Erraiterat entseiatzen.

 

 3

 

 Zenetz hobe lehenago?

 Dudan bainaiz galdez nago

 Adinekoer oro libro

 Gaztea ixilik hago

 Ongi zena baten dako

 Bertziarentzat baitzen gaixto.

 

 4

 

 Lehen orai eta beti

 Sortzen haurrak buluzgorri

 Apurbat elgar iduri

 Izanen den buruzagi

 Egile mutirikeri

 Geroxago da ageri.

 

 5

 

 Landarea da pleatzen

 Moldeak aise tu hartzen

 Zenbait hortaz baliatzen

 Ongi edo gaizki nun den

 Heiek bakarrik ikusten

 Eta gazteer sakatzen.

 

 6

 

 Jainko-ak gaïtu kreatu

 Guziak buruz dotatu

 Bainan ez baitu markatu

 Nork behar duen manatu

 Horren gatik beti dugu

 Bortizkeri eta gudu.

 

 7

 

 Kreatura zentzu duna

 Bakarra baita gizona

 Asko aintzinatu dena

 Muga Herri eta Arma

 Ahantzirik beharrena

 Errespetatzea laguna.

 

 8

 

 Sort orduko zer ikusten?

 Bai eta ere ikasten

 Telebixtan elgar hiltzen

 Et-Eskolan gudukatzen

 Laguna denean zafratzen

 Gizon handi bilhakatzen.

 

 9

 

 De Gaulle, Hitler eta Franko

 Zenbat hoiek iduriko

 Hola handitu zertako?

 Mutirikor zirelakotz

 Ospe dena,hoiendako

 Nolaz gaizki bertzendako?

 

 10

 

 Ikusi ondoan hori

 Denek handi izan nahi

 Nolaz debeka zenbaiti

 Ospe dena bertzeari

 Ez gaitezen beraz harri

 Bada ainitz bortizkeri.

 

 11

 

 Ni ere kasik bortizten

 Zenbait baititut aditzen

 Jauna-ren ordez mintzatzen

 Artzain eta ardi eiten

 Ezbaitut ongi ikusten

 Jainko-bat hola mintzatzen...

 

 12

 

 Ni ez bainaiz ez'profeta

 Mintzo botzak aditu-ta

 Gelditzen hau erran eta

 Dezagun laguna maita

 Eta ongi errespeta

 Gu bezala jende baita.

 


inprimatu