inprimatu
Xaharrak bertzelakatu
Izenburua:
Xaharrak bertzelakatu
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1652.zk.
Orrialdea:
5

Xaharrak bertzelakatu

 

Battitta

 

 1

 

 Xahartzeak deus ez onik

 Ez erraitea beharrik

 Bainan ez dugu hautarik

 Xahartzen denak zerbait hau badu

 luzaz egoiten bizirik

 Eta hori betidanik

 Hortan deus ez aldaturik

 Lehena sortuz geroztik.

 

 2

 

 Gizonak du jakitate

 Bainan ez aski halere

 Hemen deusik ez dezake

 Mediku eta sendagailuek

 beti petto egin dute

 Bai-ta einen, behar-ere

 Hiltzeko pizten baigare

 Nolaz nehork jakin gabe.

 

 3

 

 Adinik ez ezagutzen

 Pizteak duena hasten

 Hiltzeak du akabatzen

 Arte horretan ainitz maneraz

 gehienak borrokatzen

 Zer dugun bada egiten?

 Ongi badugu ikusten

 On gutti dugu kondatzen...

 

 4

 

 Aspaldi sortu baigira

 Ez heldu gider hartzera

 Bortxatu goiz lan hortara

 Harriturikan hementxet gaude

 ikus oraiko manera

 Lan-gabezi, pausa, greba

 Zoin gutti johan lanera

 Halere gauza sobera.

 

 5

 

 Kreatzaileak egina

 Iraulia dugu dena

 Horra zer dugun Gizona

 Egun ezdeustu ainitz gostarik

 atzo egin ginuena

 Delarik soberakina

 Manerarik hoberena

 Borrokatzeko aintzina...

 

 6

 

 Borrokak deus ez du onik

 Pobrearentzat segurik

 Juja hor fruituetarik

 Hoin aspaldian borrokan ari

 beti bertzek manaturik

 Hobetu buru batetik

 Eta gaixtatu bertzetik

 Ez gaude ez zuzendurik.

 

 7

 

 Zuzena nahiz muntatu

 Zenbat dugun Eskolatu

 Dena ele-on, prediku

 Hek pobreeri kuraia eman

 aberatsak mehatxutu

 Zer nahi dute pensatu

 Diru, Arma, Fede, Debru.

 Pobreak beti hor tugu...

 

 8

 

 Egun batez mirakuiluz

 Mundu oro pobrez buluz

 Ez gindazke denak uros

 Pobren laguntzen higatzen

 diren

 zenbat Arima jeneros

 Heientzat deus ezin eros

 Ezin eman gauza ez sos

 Zenbat gindazken maluros...

 

 10

 

 Ez nahiz denak beltzatu

 Onerat zerbait aldatu

 Xaharren Paga hor dugu

 Xahar guziek orain badugu

 gutti edo aski Diru

 Horrek gaitu baliostu

 Lehen ginenak poxulu

 Hola gare bertzelatu.


inprimatu