inprimatu
Suzko erregea
Izenburua:
Suzko erregea
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1671.zk.
Orrialdea:
5

Suzko erregea (II)

 

Battitta

 

 1

 

 Lau adorren gainean zenbat karrosa

 Hainbertze baitituzte eginak untsa

 Denen ametsa

 Bainan hauekin ere ageri moltsa

 Duena hutsa

 Mail bat gorago beti hor aberatsa.

 

 2

 

 Zuzengabetasuna hor da ageri

 Kargu ona duenak karrosa handi

 Ardura berri

 Bertzearentzat aldiz zaharxko hori

 Herdoila dari

 

 Horiek ere behar saldu norbaiti.

 

 3

 

 Eder edo itsusi guziek batto

 Bi edo hiru-ekin badira frango

 Beti gehiago

 Edema hor daukate promenatzeko

 Bertzea laneko

 Hirugarrena aldiz andrearendako.

 

 4

 

 Mende aintzinatu-ta madarikatu

 Suzko tresnez bazterrak dire gainditu

 Hoinbertze dugu

 Karrika bazter eta etxe inguru

 Dauzku bahitu

 Hole segituz laster itoko gaitu.

 

 5

 

 Suzko tresna egile «Renault» uzinan

 Lau mila jende egun daude pausuan

 Plantatu greban

 Beti hori gertatzen abar orotan

 Kasu beretan

 Ezin sei marxandiza denean metan

 Beti berak mozkinduz LAN eta GREBAN...

 

 6

 

 Hamabi bertsu ditut eskaini zuri

 Suzko Errege oroz maitatuari

 Egungotz aski

 Pirripita bat baizik ez dut erosi

 Ez baita gaizki

 Halere hurbildua HEL buruari.


inprimatu