Populuaren larru gogorra
Battitta
1
Kondair sainduan hau irakurtu
Erregek zuela egin bekatu
Ondotik gero zer zen gertatu,
Hunek segurki nau estonatu
Norbaitek behar baitu pagatu
Populua zuen Jainkoak punitu.
2
Populua-ren larru gogorra
Zaila haiz bainan baduk beharra
Zer ez da erortzen hire gainera
Igortzen haute batian lanera
Ondotik berdin gero gerlara
Ongi pleatzen, hi orotara.
3
Haizelakoan aise pleatzen
Hitaz ederki tuk baliatzen
Ehiza bada deusi ohartzen
Nola gaituzten denak tronpatzen
Parte xuri eta parte gorritzen
Gure gostuz dira goxo bizitzen.
4
Xuri gorriak zer batailetan
Zaizkigun ari botz egunetan
Direla ari gure onetan
Bertzerik ez da oho-mihitan
Hori aditzen aspaldi huntan
Ikusi nahi nuke obretan.
5
Bihar daukute denek erraiten
Egun hobe bat dela izanen
Beti biharkotz zer gatik duten
Erresalbuan hor atxikitzen
Egungotz dugu guk galdegiten
Bihar-rek ez gaitu ez intresatzen.
6
Hitzemaitea ez baita neke
Nornahik hori egin dezake
Lanikan gabe deusik ez daite
Hori guretzat uzten daukute
Tratu egiten ikasi dute
Ele ederrez biltzen gaituzte.
7
Jauntto horiek direnian mintzatzen
Beti pobre-ez dira orhoitzen
Heien zorteaz ainitz trixtatzen
Egin ahaiaz omen laguntzen
Zertan daukute bada huts eiten
Pobrea beti pobre gelditzen.
8
Haurņo bat nunbait denean sortzen
Lehenik huni dugu behatzen
Muttiko ala ņekatoa-den
Nornahik aise du ezagutzen
Aberats ala pobre ote den
Markak nun ote ditu ekartzen.
9
Aberatsik-an ez baita sortzen
Markarik ere ez du ekartzen
Zer gisaz bada den aberasten?
Pobre ainitzez da baliatzen
Bertzen indarrak ditu beretzen
Bertz-gisaz nehor ez aberasten.
10
Bertzen indarrez den-jabetuko
Bat edo bertze aberastuko
Elgar noiz dugu oi adituko
Zuzentasuna denek nahiko
Gizon oro ados ezarriko
Lanaren ona nork beretako.
11
Zuzentasuna denean eginen
Zenbat behardun den sunsituren
Noiz gare bada iratzarturen
Orok elgarri esku emanen
Zuzen kontrako bertute dunen
Ezeztatzaile bilakaturen.
12
Ez nindazke ez gelditu nahi
Kontseilu bat eman gabe orori
Ez gaiten izan gorri ez xuri
Ez otoi izan alderdikari
Kalterik ez in gure laguneri
Zuzentasuna hartu gidari.