inprimatu
Ostoak
Izenburua:
Ostoak
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1573.zk.
Orrialdea:
5

Ostoak

 

Battitta

 

 1

 

 Udazken oroz osto iratze hasten direnean gorritzen

 Kasik hedoika ainaraņoak elgarretarat hor biltzen

 Haize epel bat hego aldetik betbetan da abiatzen

 Iratze eta osto gorriak laster baititu idortzen

 Hoiek oro ikusi eta gogoetan ni plantatzen.

 

 2

 

 Beranduxago kasik arbola guziak dira buluzten

 Udazken oroz munduan barna zenbat osto den erortzen

 Primaderaren bastean berriz berriek dute pusatzen

 Menderen mende ta urte oroz beti berdintsu gertatzen

 Gizona baino zuhurragoko norbaitek du kudeatzen.

 

 3

 

 Gizonek ere egun daukute egiten osto ainixko

 Primaderak ez-ta udazkenak ahalik ez hauendako

 Haize hegoak ere ez ditu sekulan hauk idortuko

 Horren gatikan denbora gutti dira egonen funtsezko

 Maiz kanbiatu behar baitira lagunaren mozkintzeko.

 

 4

 

 Ez delakoan kreatzaileak emanekin kontentatzen

 Munduan barna hoinbertze gizon ari paper osto eiten

 Egun guziez zenbat arbola hortakotz duten funditzen

 Hartua duten bide trixtetik ez badira apartatzen

 Ostorik ez da egiazkorik laster batere izanen.

 

 5

 

 Kreaturetan zernahi mota kreatzaileak du egin

 Bai-ta ezarri hazkurriaren biltzeko manerarekin

 Eta bat salbu guziak dira egon harek emanekin

 Menderen mende bizi-modua hoientzat egon da berdin

 Baņo hura gizona dugu urgulu-ta zentzurekin.

 

 6

 

 Ainitz urgulu, ez aski zentzu, horra zer dugun gizona

 Dituenekin ezin kontenta gehiago nahi duena

 Joko orotan beharrez izan azkarren eta lehena

 Deusetan ez du errespetatzen kreatzaileak egina

 Hola segituz daiteke tronpa sobera joanik aintzina.

 

 7

 

 Iguzkia da goiti abian; egunak ari luzatzen

 Arbol gainetan aldaxkak berriz nun-nahi dira agertzen

 Argi punttako xoxo-ta xori xoragarriki kantatzen

 Ainaraņoak ere hor tugu hasiak ôhantz egiten

 Salbu gizonak, guziek dute primaderan parte hartzen...


inprimatu