Meharka ala biribil? Hautu zaila...
Battitta
1
Hurbil baigare botzeri
Funski lotuak lanari
Zuhur-ta jakintsun handi
Bai eta berriketari
Onak nahiz erakutsi
Ezin behex duteneri.
2
Naizelakoan griņatzen
Alderdi gabe agertzen
Zauzkigunean mintzatzen
Guziak ditut aditzen
Ondotik gero egoiten
Hoberena zoin ote den?
3
Soinu bera, ez, ezkilak
Izigarri Komunixtak
Eztixago Zozializtak
Zuhur gixako xuriak
Baliatzen ekai berak
Berentu nahiz ahulak.
4
Gala badute ausarki
Et-izanen maleruski
Buruzagi lendakari
Berdin xuri aia gorri
Hitzemaiten pobreeri
Bainan emaiten elgarri.
5
Pobreak aho-mihitan
Botzak hurbil direnean
Zenbat xede on airean
Denak ahulen onetan
Bainan biharamunean
Pobreak ahul mailean.
6
Hobetu beharrez ari
Beti berak buruzagi
Badu jada hoin aspaldi
Nekez daiteke konprendi
Nolaz dugun beti beti
Gure herria hoin eri?
7
Arbasoak borrokatu
Baitzuten nahi botzkatu
Zerbeit bederen aldatu
Eginbide bilhakatu
Kasik gaituzte bortxatu
Bainan ote den hobetu?...
8
Deus ez aditurik ere
Egun, nor ez botz emaile?
Hortakotz denak gai gare
Gizon bai eta Emazte
Zuhurr, ergel, eta lele
Aski hemezortzi urte...
9
Ikusi ondoan hori
Ez dezagun bitxi kausi
Beti berak hor nagusi
Baitira kausitzen ongi
Karga dorpe lehergarri
Ez utzi nahi bertzeri.
10
Hautatzeko ez naiz abil
Eta nahi egon trankil
Meharka ala biribil
Hartu behar norbait mutil
Eginen dut kutx-ala-pil
Ez naiz hobendun nahi hil...
|