inprimatu
Lendakaritza
Izenburua:
Lendakaritza
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1591.zk.
Orrialdea:
5

Lendakaritza

 

Battitta

 

 1

 

 Aberri baten lendakaria nola beharden hautatu?

 Gure oraiko herri-legeak ederki du antolatu

 Jende guziek behar dutela hautu hortan parte hartu

 Hemezortzi-ra urte doi-doia dituzteneko konplitu

 Ordots eta urrixek berdin behar baitute bozkatu.

 

 2

 

 Oraiko tresna berrier esker garenaz geroz griņatzen

 Jargi batean laņo jarririk zernahi dugu aditzen

 Hoinbertze jende denak jakintsun ari gu denen argitzen

 Bereziki bozkatze denbora ari denean hurbiltzen

 Estakururik nota aurkitu? balinbagare tronpatzen.

 

 3

 

 Aise delakotz ni bezelako sineskorra lillutua

 Zuhurrak mintzo, lendakaritza, dela karga bat pisua

 Nolaz dezaket erran bertzela nik ez baitut haztatua

 Halare nahi dautzuet erran zeri naizen ohartua

 Frantzia dela Gizon azkarrez bai nasaiki dotatua.

 

 4

 

 Zenbat gai berri lendakaritzat nundik nahi den agertzen

 Denak jakintsun eta zuhurrak derauzkute erakusten

 Dudarik ez da arraza handi buriesetarik jalgitzen

 Baņo bakarrik gure lerroko ainitz dutena aipatzen

 Irrinarazle gizon bitxi bat ĢColucheģ dutena deitzen.

 

 5

 

 Coluche izena egun hauetan nork ez ote du aipatzen

 Gizon, bitxi bat nolaz zerauku betbetan hola goratzen?

 Berdin xuriak ala gorriak hortaz zauzkigu mintzatzen

 Politika sailean ez baitut deus handirik konprenditzen

 Manera hauek ikusi eta segur naizela trixtatzen.

 

 6

 

 Egun ikusten dugun moldea zenbat den deitoragarri

 Aberri baten lendakatzea bilakatu irringarri

 Gure herria nolaz zerauku hain hortaraino erori?

 Direlakoan haurrak bezala beti kalapitan ari

 Hoinbertze Gizon jakintsun handi berdin xuri eta gorri.

 

 7

 

 Herri buruak direlarikan irringarri bilakatzen

 Populuaren fedea laster zenbatez ez da flakatzen

 Horra zergatik gure herrian oral ditugun ikusten

 Kolore mota guzietako president gaiak agertzen

 Kargu handiak botere oro holaxet baititu galtzen.

 

 8

 

 Kasik josteta cela iduri zinezko behar laitena

 Manera trixte hauek emaiten daukuten erakaspena

 Aferak gaizki doatzenean beti bertzea hobenduna

 Beti berdin xakurrak gatia eta gatiak buztana

 Noiz agerturen zeraiku bada egi erranen duena?

 

 9

 

 Coluche bitxiaren partea baita irrin-araztea

 Aitor dezagun hunen karguan neke hobe izaitea

 Lendakariek daukutenean berdin beteko berea

 Holako kargu handi batenzat denek ukanen fedea

 Gizon bitxier nota orduan gogora hor plantatzea?...

 


inprimatu