inprimatu
Euskaldunak
Izenburua:
Euskaldunak
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1590.zk.
Orrialdea:
5

Euskaldunak

 

Battitta

 

 1

 

 Euskaldunak zaizkigu borrokari lotu

 Batasunak nun-nahi holaxetan lotu

 Zerk bade ditu

 Orai pusatu

 Nahiz gobernatu

 Dei, hori lehenago nolaz ez aditu?

 

 2

 

 Herri ttipienetan zerbait zakitenik

 Oraino ez aspaldi bi gizon bakarrik

 Ez-ardurenik

 Etzuten onik

 Ez-ta aditzerik

 Apeza Euskalduna, errienta ez haatik.

 

 3

 

 Errienta gorputzez apeza arimez

 Herria argitua beraz bi gizonez

 Tzar edo onez

 Heien erranez

 Bainan beti bertzez

 Holaxet moldatuak guk nahi edo ez.

 

 4

 

 Euskal-herria dela bai toki ederra

 Ederra segur bainan apur bat xuhurra

 Ttipi alorra

 Asko patarra

 Len dorpe gogorra

 Hortakotz baita pobre Euskaldun xaharra.

 

 5

 

 Denak eskoletarat orai da bakarrik

 Pobrearenzat lehen etzen eskolarik

 Horra zer gatik

 Euskal-herritik

 Ez jalgi gizonik

 Beren herria azkar atxik zezakenik.

 

 6

 

 Apez-gaiak bakarrik lehen eskolatzen

 Horra zer gaxik zuten ainitzek aditzen

 Jauna mintzatzen

 Haurrer galdatzen

 Denak utz zitzaten

 Eskolan ikasteko arimen salbatzen.

 

 7

 

 Egun bizi-modua arras bertzelatu

 Hamasei urte arte denak eskolatu

 Ainitz ohartu

 Zutela gostu

 Bai eta segitu

 Ber-denboran zerutik galdeak guttitu.

 

 8

 

 Eskolan Euskaldunak zaizku iratzartu

 Berberetu beharrez dira abiatu

 Zenbat zeraiku

 Hola agertu

 Indar eta gudu

 Guzien hel-bidea nahi nagusitu.

 

 9

 

 Nagusi izaitea gustatzen orori

 Sortzetikakoa da gutizia hori

 Ttipi-ta handi

 Guziek nahi

 Guhauren nagusi

 Jende bezenbat behar hortakotz aberri.

 

 10

 

 Aberria enetzat baita sor-lekua

 Haurtasuna goxoki nun den pasatua

 Ez hautatua

 Ez mugatua

 Hola gertatua

 Bertze aberri oro nik deitzen mundua.

 

 11

 

 Hoinbertze aberri-ta hoinbertze ikurrin

 Zeren gatik ditugun nahi nuke jakin?

 Bere mugekin

 Eta armekin

 Zenbat egiten min?

 Hoin aspaldi hasiak eta beti berdin.

 

 12

 

 Ikurrin xuriño bat noiz da ikusiko?

 Orotaz onhartua bertzen suntsitzeko

 Xuriendako

 Ta kolorezko

 Baño denendako

 Haren gerizapean bakean biziko.

 

 13

 

 Gizonaren ahaia hoin baita ustela

 Beti bakeaz mintzo ez egin sekula

 Mendeak hola

 Beti dohala

 Emendatuz gerla

 

 Lepo-xuri abilek mozkinduz ODOLA.


inprimatu