inprimatu
Artzaina eta bere gasnak. Aleghia
Izenburua:
Artzaina eta bere gasnak. Aleghia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Larrondoberri)
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
3

Artzaina eta bere gasnak

 

 

 Den berria, den zaharra,

 Huna kondera bat ez tcharra

 Ez hala-hulako errana

 Bainan sentsu handia daukana.

 Beihalako egunetan

 Aldudeko mendietan,

 Bazen artzain famatu bat.

 Aaski ez baita hambat

 Orai halakorik

 Ez-eta idurikorik

 Izena zuen Arkulo.

 Gauaz ez egunaz etzuen egiten lo,

 Edo guti bedere;

 Batzuk zioten ere

 Etzuela lorik

 Begi batez baizik.

 Yausten zen menditik igandetan

 Mezara eta yateko-ketan.

 Behin hala heldu zelarik,

 Bizkarra gasnaz beterik,

 Yausten da patar bat behera

 Gero igaiten bertzera.

 Gainera heldu deneko

 Izerdia darioko.

 Behar duela hats-hartu,

 Karga lurrera emaiten du,

 Bainan emaitean lurrera

 Hor doha gasna bat gain-behera.

 Min zitzaion Arkulori

 Han uztea gasna hori.

 Gure artzainak bazuen izpiritu,

 Etzuen bere gasnaz etsitu.

 Zer egin ordean? hau? hori? hura?

 Azkenekotz heldu zaio burura

 Hainitz asmu duenean erabili,

 Behar duela bidali

 Gasna galduaren bilha

 Bertze bat gogorra eta biribila.

 Bat hazta, bertzea hazta,

 Bazuen ezik non hauta,

 Hartzen du bat, segur ez ustela,

 Eta mintzatzen zaio hunela

 «Gasna maitea, habil beheiti

 «Erakartzera laguna goiti;

 «Bidean ez ibil yauzika.

 «Bainan emeki pirritaka,

 «Beldurrez hauts dezakan burua.

 «Hartan nik baituket damua».

 Nola erran, hala egin.

 Igortzen du gasna. Gasna badoa arin.

 Bai, artzainak ikhusi zuen goaten

 Ez ordean gibelerat itzultzen.

 Ez biak, ez bat ere.

 Etzuen etsitu halere.

 Traba zerbaitek othe zadukan bidean,

 Hirugarren bat igortzen du kuchean.

 Hau ere nonbait gelditu.

 Bidean othe zen eritu.

 Arkulok igortzen du bertze bat;

 Egin zuen hunenbat eta hambat,

 Nun azkenekotz zakua

 Gelditu baitzen hustua.

 Eta gasnak yoan pustekan urera

 Hango arrainen haztera,

 Orduan Arkulok human min...

 Berantche! etzen gehiago zer egin.

 

 ..................................

 

 Norat dago solas hunen aria?

 Hunek erakhusten du yokolaria,

 Zoinak galtzen badu urhe hat yokoan,

 Ez baitu etsitzen berealakoan.

 Galdua atzeman nahiz

 Hirriskura doha berriz;

 Bethi berothuz dihoa

 Azken sosen adioa

 Ikhusi duken artekan;

 Eta ordu hartan

 Irrikiak alferretan.

 Zuhurra jostatzen da negurriz

 Diru jokotan igorriz

 Beldurrez geldi turrin

 Arkulorekin berdin.

 


inprimatu