inprimatu
Errextasunak galtzen bertzeak
Izenburua:
Errextasunak galtzen bertzeak
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1593.zk.
Orrialdea:
5

Errextasunak galtzen bertzeak

 

Battitta

 

 1

 

 Ainzinatu mende berri hau norat ari den erortzen

 Gizon zuhurren ahotik dugu errepika hau aditzen

 Errextasun sobera izanak gaituela denak galtzen

 Zuhur horiek nik ez baitakit Zeruak tuen argitzen

 Segur naizena errextasuner ez direla ez baztertzen.

 

 2

 

 Bertzenzat dugu errextasuna beti sobera kausitzen

 Guretzat aldiz denak neketsu deusek ez ongi kurritzen

 Zenbat ardura erran xahar bat zeraut hola gogoratzen

 Bertzearen urrezko eltzea enetzat lur bilhakatzen

 Duenarekin bakean dena bakarrik uros kausitzen.

 

 3

 

 Orotan egun zenbat laguntza eta nagusi problema

 Zenbat abila gaitz horren kontra sendagailua lukena

 Problem ororen erabakia baita eskolaren lana

 Alderdi gabe beha dezagun hau da ikusten duguna

 Eskolatuen nonbrea goiti eta gehiago problema.

 

 4

 

 Ez du aspaldi kasik guziak laborari-ta langile

 Baker batzuek eskoladunak gu ororen eremaile

 Ezbaiginuen nehor aditzen Diru laguntza emaile

 Ahal bezela gure xokotan bizitzen ginen halere

 Errumesago dudarik ez da bainan trankil lo egile.

 

 5

 

 Orai burrustan Diru laguntza ez da bertzerik aditzen

 Gobernuak hortakotz duela zernahi Diru xahutzen

 Bas-herrietan nahi baitute laborariak izen diten

 Bai eta ere Itsas gainean arrantza segi dezaten

 Oroz gainetik PARE guziak hiru haurrez karga diten.

 

 6

 

 Dudarik ez da haurdunek egun Diru dutela alxatzen

 Laguntza horrek lilluraturik zenbat ote den Ama-tzen?

 Arrantzale-ta laborariek berdin balute hunkitzen

 Ikus litake Gazte gehiago ofizio hoier lotzen

 Abantail ainitz dirdira hauer ondotik zergaz lehertzen.

 

 7

 

 Dena batasun eta zaintzale beti aintzina gohatza

 Zenbaitek diote egungo gaztek badutela segur xantza

 Naizelakoan Kontraz egina duket nik ikusten beltza

 Zer nahi gisaz hurbiltzen ari okasione bat gaitza

 Dezagun beraz zuhurki mira eman aintzin gure botza...


inprimatu