inprimatu
"Dirua" gizonaren etsai eta hira lehena
Izenburua:
"Dirua" gizonaren etsai eta hira lehena
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1618.zk.
Orrialdea:
5

"Dirua" gizonaren etsai eta hira lehena

 

Battitta

 

 1

 

 Urhez edo Zilarrez ez da ontasuna

 Oraino guttiago paparrez egina

 Mahain baten gainean JAN EDARI ona

 Hoitaz baliatzeko sano osasuna

 Bakea hoiekilan horra ONTASUNA.

 

 2

 

 Kreatzaileak ditu egin ontasunak

 Lur, Itsaso, Iguzki, Ilhargi Izarrak

 Borroka guziekin zer eiten Gizonak?

 Asko maneretarat aldatzen itxurak

 Gai guziak halere ditu hatxemanak.

 

 3

 

 Lepo-xuri abilen tresna baita jarri

 Diru madarikatu Hira zikin hori

 Memento laburño bat Jainko banindadi

 Atsegin zenbatekin nion dena suntsi

 Gehiago markarik ez dadien geldi.

 

 4

 

 Aspaldi du dudala amets bat egina

 Español bat nuela ene lagun ona

 Ni bezala ardura akitua zena

 Irri bat ezpainetan heldu ene gana

 Behar dugu erosi «Dinero Makina».

 

 5

 

 Amets-aren ondotik begiak ideki

 Bai eta bertzaldibat gogoeta hasi

 Tresna mota orotaz bazterrak igeri

 Diru egitekorik nehun ez ageri

 Zeren gatik ez duten salgai eman hori?...

 

 6

 

 Tresna ttipi batekin Dirua egiten

 Bakotxak bere doia zein laket laiteken

 Hoinbertze tirritari baitugu aditzen

 Zerbeit saldu beharrez gaituzte nardatzen

 Halere bihibatek ez hori eskaitzen.

 

 7

 

 Lan eskasaz baigare guziak pleinitzen

 Battitta xoro hunek zertarat huiatzen

 Norbeit has dadiela Diru tresna eiten

 Familia orotan bat izan dadien

 Huntan akabatzen dut egungotzat AMEN...


inprimatu