inprimatu
Denen Angelu
Izenburua:
Denen Angelu
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1574.zk.
Orrialdea:
5

Denen Angelu

 

Battitta

 

 1

 

 Martxoaren lebenean

 San-Leon-en ohoretan

 Angelu baitugu bestan

 Zenbait bertsu emanik ditut

 Egun horren fagoretan

 Erraiteko dener betan

 Ez gaiten ar kalapitan

 Kaskoin Euskaldun artean.

 

 2

 

 Zerbeit onik agertzean

 Guretu nahiz abian

 Hasten gare tira-biran

 Hemen bezala dela gertatzen

 Hoi segur mundu guzian

 Ez segituz huts berian

 Gaitezen bizi bakian

 Baigare Euskal-herrian.

 

 3

 

 Kaskoinez erten dutena

 Angelu ez Euskalduna

 Nik diot dela denena

 Ezdeuskeria zenbaiten gatik

 Ez guttitu zoriona

 Euskaldun edo kaskoin

 Denendako zer den ona

 Errespetatzia laguna.

 

 5

 

 Lur huntako parabisu

 Ez dugu behar dudatu

 Hemen dugula Angelu

 Hobeagorik ez uste izan

 Nehun dukegun aurkitu

 Zangoak urean ditu

 Mendiak buruz hunkitu

 Arte oro zoriontsu.

 

 6

 

 Huntan nahi akabatu

 Bai eta dener galdetu

 Aditze on eta zentzu

 Gudukatzeak nehorendako

 Onikan deusik ez baitu

 Ezin bagare maitatu

 Bederen elgar onhartu

 Legunki errespetatu...


inprimatu