Brassens zendu zaikunari
Battitta
1
Ainitzen uste gabean
Urriaren undarrean
Hogoi eta hamarrean
Hemeretzi, garren mendearen
lau hogoi eta batean
Ortzirale iluntzean
Hedatu HERRI guzian
«Brassens» gorputz da
holetan.
2
Aitortu behar duguna
Olerkari hoberena
Ginuela Brassens jauna
Asko maneraz kanporatu du
pare gabeko dohaina
Zenbat sujet jo daukuna
Apaldun gabe laguna
Baitzen baketsu gizona.
3
Gazte ta adinetako
Ikus-molde orotako
Olerkari bada frango
Dudarik ez da denek dutela
zerbait bertzer salatzeko
On gutti ta gaixto asko
Gudukarat huiatzeko
Gaizo «Brassens» ez holako.
4
Eginbidetan lehena
Errespetatu laguna,
Osoki bete duzuna
Zenbat, ardura aho-mihitan
ainitzek askatasuna
Ahantzirik bertzerena
Konda bakarrik berena
Pizten gudu eta pena.
5
Baitakit hilko garela
Onhartu dut berehala
Brassens gorputz-tu zaikula
Gorputz horrek bizi zelarikan
ezin prezatu ahala
Egin duen lana hola
Ez baita segur ahula
Ez da ez hilen sekula...