inprimatu
Berri trixtea
Izenburua:
Berri trixtea
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1610.zk.
Orrialdea:
5

Berri trixtea

 

Battitta

 

 1

 

 Amodio sobera ta zentzu eskasa

 Urte hastean dugun gertakari hitsa

 Buruari loturik (b) ote den ametsa

 Gogotik ezin kendu hoin baita kiretsa.

 

 2

 

 Amets behar laiteken zer gertakaria

 Zenbat desohoratzen gur euskal-herria

 Kukutu behar laite (b) holako berria

 Agertzeko zeren den hoin izigarria.

 

 3

 

 Bertze baten andrea beharrez beretu

 Poxulutik bertzea zerbait gisez kendu

 Hiru tiroz holaxet (b) biziz du gabetu

 Trixte dohakabea zerk zaitu itsitu?

 

 4

 

 Lagun baten hiltzeko tipus-tapus hola

 Zerbaitek eman behar baitauku ahala

 Itsu edo ERIA (b) bainan ez normala

 Ezin daite onsetsi bere baitan zela.

 

 5

 

 Bizi batenzat egun gutti errespetu

 Zenbait setsuarenzat bertzek basa-gudu

 Jende baten hiltzea (b) hoin ardura dugu

 Hole segituz laster behar zertaratu?

 

 6

 

 Berri beltzek ez dute Zerua ilhuntzen

 Egunak luzatzeaz primadera lotzen

 Xoxo eta xoriak (b) airoski kantatzen

 Bai-ta sasoin berriko lagunak hautatzen.

 

 7

 

 Errespetatuz lege Zerutik izana

 Xoriek sasoin oroz hautatzen lagunea

 Xorier aintzinatu (b) beharrez Gizona

 Hemen ere ukatu Jainkoak emana.

 

 8

 

 Kreatzaileak emana beharrez hobetu

 Lege-ta erlisine Gizonak obratu

 Baņo eginbide-ta (b) bertzea bekatu

 Petto mailean behar direnez kondatu?...

 

 9

 

 Aita lur-perat-eta Ama aldiz preso

 Gaixo bi haur xumeek ez dute burhaso

 Setsu eta legeak (b) gaixoenzat otso

 Gu, zenbat, ahalgabe, eiten bakarrik so...

 

 10

 

 Han nunbait bi ņekatto nigarretan ari

 Artetan oihu einez beren Ait-Ameri

 Zertakotz gaituzue (b) munduan ezarri

 Eta gero ondotik hortarat erori?...


inprimatu