inprimatu
Bat lendakari guzientzat
Izenburua:
Bat lendakari guzientzat
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1598.zk.
Orrialdea:
5

Bat lendakari guztientzat

 

Battitta

 

 1

 

 Euskal-Herriko argitzailea, har, astekari «HERRIA»

 Ene ganikan merezi baitu agur bat hunkigarria

 Zuk baitaukuzu agertarazi bertsu agile berria

 Erdi xoro-ta erras bitxia bainan ez irringarria

 Ikusten baitu ahulek duten ahal deitoragarria.

 

 2

 

 Kreatzaileak baiteraut eman jite oso baketsua

 Horra zer gatik enetzat beti etsai agertzen gudua

 Izan dadien abertzaltasun edo fedez sustatua

 Maleruski sobera ardura dugu ikusten fruitua

 Bide berean tematzen dena zenbat ahal den itsua?

 

 3

 

 Jende guziak iur huntakoak nunbaitekotz abertzale

 Bakotxak bere Herria dauka bertze oro baino hobe

 Ikus-molde hai lepo-xuriek ongi mozkintzen baitute

 Elgarren kontra herra saltatuz gudukarazten gaituzte

 Behatu ongi, ikus bertzea, gu bezala dela jende.

 

 4

 

 Kreatzaileak eginak dira bakar-bakarrik egiak

 Gizon abilek zenbat maneraz denak arrunt nahasiak

 Hatxeman mugak desegin eta zenbat kreatu berriak?

 Eginez hola ainitz Aberri elgarren etsai gorriak

 Batean lanera bertzean gudura, hola, mozkintzen pobreak.

 

 5

 

 Hiruetarik baño in nahiz borrokatzen zareztener

 Zuen xederat heldu ondoan geldituren are-oker

 Lehen bezala berdin-berdina Aberri eskuin-ta ezker

 Gudu berari segi zaitezte, eta, bertze oro leher

 Baño bakarrik geldi dadien zuen lan onari esker...

 

 6

 

 Nun-nahi egun talde berriak, hor, Aberrien-arteko

 Han nunbait urrun gaizki doatzan gertakari salatzeko

 Gero ondotik eskuak luza amoinaren galdatzeko

 Direnaz geroz mundu guziko xafratu solegitzeko

 Zerk ote bada ditu trabatzen guziek bat egiteko?...

 

 7

 

 Mundu guzia Ikurriñ batez dugunean apainduko

 Zer Aberria berdin ederra abertzaile denendako

 Bakatxak bere lehendakaria orduan du aurkituko

 Holako egun xoragarria zaikunean argituko

 Bozkariotan mundu guzia «EUSKADI» dugu deituko...

 

 8

 

 Haurra nintzeno burrasoekin ikasi dudan Euskara

 Eskolen bidez lantu-gabea gelditu baita ber-bera

 Horren bertze hitz zure bertsotan enetzat arrotz baitira

 «Mikelats» jauna, ezin naiteke arriba zu aditzera

 Lantuetarik zarelakoan nekez baterako gera.


inprimatu