inprimatu
"Aihen ahula" irakurtu ondoan
Izenburua:
"Aihen ahula" irakurtu ondoan
Sinadura:
Battitta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Battitta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1660.zk.
Orrialdea:
5

"Aihen ahula" irakurtu ondoan

 

Battitta

 

 1

 

 Arginborda-ko same hiri naiz mintzatzen

 Familia guzia gaituk ohoratzen

 Laborari seme bat liburu egiten

 Euskal-herrian ez da ardura ikusten

 Lan hori orai arte Apezenzat baitzen.

 

 2

 

 Ene ahalak dire sobera ahulak

 Hortakotz ezin ditut ikertu bazterrak

 Jakiteko arrazak nun tuen erroak

 Nik ezagutu tudan arbaso bakarrak

 Larrondoko aitatxi-amatxi xaharrak.

 

 3

 

 Sortu haizen orduko dena miseria

 Erakusten baitaukuk gorputz bat eria

 Bakotxak ezin baitu hautatu zortia

 Hemen ikus Gizona zenbat den ttipia

 Hunek zapa baleza gure Urguluia.

 

 4

 

 Aihen ahula baituk hire lana deitu

 Zeren gatik ote duk izen hori hartu

 Hire burua nahi ote duk ttipitu

 Holako gutti zaukuk oraino agertu

 Guziek nahiago baitugu goratu.

 

 5

 

 Aihen ahula bainan emaiten jus ona

 Ongi pisatu gabe ez otoi kondena

 Ikusterat entsaia zein den hoberena

 Bertzetaz baliatzen zaikun indar duna

 Ala indar gabeko justu-ta zuzena.

 

 6

 

 Guziak hoin polliki baitituk agertzen

 Hirekilan garela zaikuk iduritzen

 Artoa bildu eta ondotik xuritzen

 Negua jin denean gero urde hiltzen

 Nahi edo ez nahi gaituk berriz haurtzen.

 

 7

 

 Hire sukarra ere segur konprenditu

 Aspaldi du dudala nik ere senditu

 Noiz ukanen ote du horrek aski kutsu?

 Mundu zabal guzian dadien hedatu

 Bai eta jende oro horrekin eritu...

 

 8

 

 Ene denboran ez dut ainitz irakurtu

 Bainan segur halere zerbaiti ohartu

 Diru dunak agertzen abil eta brestu

 Pobreak aldiz beti zozo eta trastu

 Aihen ahulak bertze biderik du hartu.

 

 9

 

 Lana akabatzean holaxet mintzo hiz

 Bizi modu orotan haizela aprandiz

 Agian izanen da hi iduri ainitz

 Ongi egiten ari oraino ikasiz

 Denak dazkiten hoitaz ni mesfida bainiz.

 

 10

 

 Aihen ahula zaitak labur iduritu

 Kasik hasi orduko baitzait akabatu

 Hunekilan baitaukuk eman apetitu

 Hire ale lekuak behartu zabaldu

 Izan dezagun bazka arte satifatu.

 

 11

 

 Hunan irakurtzeak baitaut eman indar

 Zer zaitan gogoratu deiat erran behar

 Tronpatzen banaiz ere ez otoi gaiki her

 Ene odol erdia ere baita Landart

 Behar ginikek ongi ezagutu elgar.

 

 12

 

 Aihen ahulak dezan uzta nasai ekar

 Euskaldun guziek dugun susta elgar

 Gizon eta Emazte, gazte eta xahar

 Xibero, Amikuze, Labur, Baxenabar

 Orok older berean Agur Daniel Landart.


inprimatu