inprimatu
Larrazabal'dar Telesforo Aita Karmeldarra'ri
Izenburua:
Larrazabal'dar Telesforo Aita Karmeldarra'ri
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
88

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larrazabal'dar Telesforo Aita Karmeldarra'ri

 

Batiz, Bixente

 

 Ai! Nor litzaken gaurko egunez

 karnabatxo egalari,

 Gorbeyaraño egaz joan da

 an ekiteko kantari,

 agur zintzoak ta ZORIONAK

 opalduz lagun onari,

 abesti gozoz esker beroak

 emoteko Jainkoari.

 

 Izan era gaur, aixkide maite,

 da zure jaioteguna,

 gaztetatikan atzerrietan

 beti ospatu dozuna,

 baiña biotzak Euzkadi'raño

 zu eroan oi zaituna,

 antxe dago-ta mendi artean

 zure sorterri kutuna.

 

 Irurogei ta bost urte dira

 gaur zu en jaio ziñala...

 Urte pilloa ez da zuretzat

 izan bizitza-txatala;

 alan da guzti, oñaztu bat lez,

 esan leike joan dala,

 ta zaartzarora, oartu barik,

 iya eldu zareala.

 

 Amazortziko gazte bat ziñan

 Colombia'ra eltzean;

 berrogei eta zazpi urte oin

 dituzu aren gañean;

 baiña tarte su etxatzu joan

 alperreko jardunean...

 Ekin ta ekin, atseden barik

 ibilli zara lanean.

 

 Asi Urabá'n, mixiolari

 indio ta baltz artean,

 gero Panamá'n, emen be baltzak

 asko dozuzan lurrean...

 Gizagaixuok jarri gurarik

 Kristo'ren Lege-bidean,

 elburu ori bakar-bakarrik

 dozula biotz barnean.

 

 Jarrai aurrera, Telespor Aita,

 Jainkoa lagun dozula,

 orretarako osasuna be

 beti zeugan daukazula...

 Eta zuk ta guk agita onen

 saritzat izan delgula

 betiko Poza Zeru Goi-Goian

 baltzok geugaz ditugula.

 

 ZORIONAK, ba, Telespor maite,

 zeure jaiotegunean!

 alai ta pozik igaro eizu

 jai au anaien artean...

 Eta olantxe urte askotan

 emen ospatu ostean,

 Zeruko AITA'k artu gaizala

 Guretzat daukan ETXEAN!

 

 


inprimatu