inprimatu
Beltzak argitzera... (Otoi-antzo)
Izenburua:
Beltzak argitzera... (Otoi-antzo)
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
57-58

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Beltzak argitzera...(Otoi-antzo)

 

Xalokin

 

 Aspaldi nabil, launa, bide gogorrez...

 Baizutan bateltxoan, askotan oņez...

 Noizbeinka egalari, txorien antzez...

 Egi bidera beltzak eraman naiez.

 

 Aberritik urruti... Mixiolari...!

 Olan, basoak zear beti ibiltari...!

 Poz banakakin naste oņaze ugari...

 Ori dut geienetan lanaren sari!

 

 Zerbait eginen ba dut, ibilli bear

 Beltz auek bizi diren baserri zear...

 Baņo ni iardun arren oiu ta dear,

 Gor, gor diraute beltzak... Nik ordun negar...!

 

 Soinak beltz, iantzi gabe, barnez beltzago...

 Deabruaren mende noski pozago...

 Auentzat Zeru eder ez omen dago...

 Ta orrelaxe eriotzaņo naiago...!

 

 Iarrai ortxe -dasayet-, beltz itsutuak...

 Otoi, orde, eman neri zuen aurtxoak...!

 Zerurako nai ditu aurrek Iainkoak,

 Antxe daude-ta beste aingerutxoak".

 

 Orrelaxe, noizbeinka aurtxoek lapurtzen,

 Pozaldiak ere ba ditut nabaitzen.

 T'aurrekin naste zaarrak ba dut ostutzen,

 Atsegin malkoak zaizkit iaratzen...!

 

 Iainko...! Beltz-erri ontan Zuk iarri nauzu...

 Bertoko aur ta zaarrak zure dituzu.

 Guziek Zu-ganatzen lagundu dazu,

 Auentzat ere tokia or baiduzu...!

 

 Aantzi al zera, laun on, gurutz gainean,

 "Egarri naiz" oiuka ari ziņanean,

 Nola ixuri ta beltzak zeru barnean

 Sartzea nai zendula esan zenduan...?

 

 Agian'ainbat neke alperrik dira?

 Zure odol, laun, iaurtzeko sastegira...?

 Ez...! Beltzok erosteko izan baidira.

 Gezur bidea utzi ta... betoz Egira

 

 Atozkit, ba, Iesus, neri laguntzera...

 Ietxi zaite biotz aul au indartzera...

 Iauzi Zu, Iainko ona, nere batelera...

 Goazen olan-zear beltxak argitzera...!

 


inprimatu