inprimatu
Azkatasuna, euskeraren zaindari
Izenburua:
Azkatasuna, euskeraren zaindari
Sinadura:
Batiz Bilbao, Bizente (Barbin, Gar, Oizko Argala, Pake-nai, Tontorreko Nikolas, Xalokin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Batiz, Bizente

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
79-80

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azkatasuna euskeraren zaindari

 

Batiz (Aita)

 

 Nola dira munduan

 batzuk ain gaiztoak?

 Zer dala-ta laga ez

 aske txoritxoak,

 orretarako egin

 bai-ditu Jainkoak?

 Zertako sartu bear

 kaiolan gaixoak...?

 

 Beren kantu politak

 entzuteagaitik

 burnizko etxeņoan

 dauzkate loturik.

 Baiņa egaztitxoak

 espetxeraturik

 ezin dute abestu

 eresi alairik.

 

 Nai-ta jaki goxoak

 ipiņi ugari

 baitegian daukazun

 txori politari,

 ez zaizu ariko, ez,

 pozaren kantari;

 azkatasun-eskale

 dago abeslari.

 

 Berton auzoko batek

 kaiola barnean

 bostpasei txori dauzka

 negar samiņean...

 Baiņa berak uste du,

 txioak aitzean,

 pozez diardutela

 beren ekiņean.

 

 Alde aundia dago

 batetik bestera,

 beti ez da berdiņa

 txori abeskera

 lotu ta askearena

 ez duzu ber-bera:

 askeak poza dager,

 lotuak minbera.

 

 Askatasuna baita

 eder ta gozoa,

 denok nai dugularik

 gerontzat osoa,

 zergatik atxillotzen

 dugu txoriņoa?...

 Zergatikan utzi ez

 beretzat basoa?

 

 Ez gabiltz aspalditik

 irrintzi, didarrez

 askatu bear dala

 Erria nai-ta-ez?

 Ta geurean dauzkagu

 lotuta, negarrez,

 txoritxoak, mendira

 egan joan naiez.

 

 Ikusi nai ba duzu

 aske Aberria,

 askatu zeuk kaiolan

 daukazun txoria...

 Irikiozu arin

 espetxe-atia...

 Aguro autsi, eten,

 puskatu katia!

 

 Eta dijoala, bai,

 oian barrenera,

 beste txoritxoekin

 alai bizitzera...

 askatasuna zer dan

 pozik ikastera...

 doiņu eztitsuekin

 Jainko gorestera!

 

 Eta guk txoriari

 eman dioguna,

 gerontzat ere beti

 gogoz nai duguna,

 Aberriak aspaldi

 gose dun kutuna,

 bemaigu azkar Jaunak...

 Bai!... ASKATASUNA!

 

 Betorkigu lenbaitlen

 aske bizitzea,

 Euskalerriak ba-du-

 ta eskubidea...

 ASKATASUNA leendik

 genduan gurea...

 Atoz, ba, poztutzera

 EUZKADI maitea!

 

 Orla EUSKERA zaarra,

 asaben mintzoa,

 guk maite-maite dugun

 izkuntza gozoa

 etzaigu galduko, ez,

 ez ilko gaixoa,

 ASKATASUNA lortzen

 badugu osoa.

 

 ASKATASUNA dala

 orren maitagarri,

 guk ematerakoan

 txori lotuari,

 bertan biurtzen zaigu

 gerontzat ongarri...

 EUSKERA MAITEARI

 BABES TA ZAINDARI

 


inprimatu